Bozketa-fasera pasatzeko aldatu diren proposamenak eta bozketa-fasera pasako ez diren proposamenak

30 eka 2020

Durangoko Udaleko arloak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua erregulatzen duten arauetan oinarritu dira proposamenen bideragarritasunaz erabakitzeko orduan. Kasu batzuetan aurkeztutako proposamenaren alternatibak planteatu behar izan dituzte, bideragarritasun-irizpideak direla eta.

Arauak webgune honetan bertan daude argitaratuta eta, oro har, Udaleko teknikariek honako hau aztertu dute proposamena baliozkotzat jotzeko edo ez:

  • Udalaren eskumena da? Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du. Udalak jarduera batzuk egin ditzake, baina beste batzuk, ostera, beste administrazio batzuen mende daude.
  • Legezkoa da? Aztertu da proposamena aurrera eramatea eragozten duen arautegirik dagoen edo guztion onuraren aurka doan, edota eduki iraingarririk edo diskriminatzailerik duen.
  • Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa da? Proposamenak herri osoaren, auzo baten edo kolektibo handi baten onerako izan behar du, norbanakoen interesen aldekoa beharrean.
  • Bideragarria da? Proposamena teknikoki bideragarria den aztertu da, baita gauzatzeko  eragozpenik egon daitekeen ere.
  • Zenbat balio du? Proposamenaren kostua kalkulatzen saiatu gara, eta 100.000 eurotik gorako kostua duten proposamen guztiak baztertu dira. Proposamenak azken bozketara igaro ez badira ere, gobernu taldeak durangarren nahi eta interesak ezagutu ditu, eta horrek lagundu egingo digu gura dugun Durangorantz lan egiten.

Proposamen jakin bati buruzko txosten teknikoren bat kontsultatu nahi duenak partehartu@durango.eus, helbidera mezu bat bidaliz egin ahal izango du, eskatu nahi duen txostenaren zenbakia adieraziz.

Aldatu diren proposamenak, bozketa-fasera igaro ahal izateko

30 eka 2020

KODEA

PROPOSAMENA

ARRAZOIA

404

Durangoko estoldetan iragazkiak jarri (metalezko sareak)

Proposamen hori ez da ekonomikoki bideragarria, planteatuta dagoen moduan, muga gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen dituelako.

Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da:

404- Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak eusteko lana egiteko.

Txosten teknikoa: 404

502

Durangoko bidegorriak egokitu eta luzatu

Bi proposamen horiek ez dira ekonomikoki bideragarriak, adierazita dauden moduan, 100.000 euroak gainditzen dituztelako. Beraz, onar daitekeena da proposamenen horretarako 100.000 € bideratzea.

Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da:

502- Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili

 Txosten teknikoak: 502 eta 951

951

Bidegorriak lotu (tarte jakinetako proposamenak)

604

Durangon eguzki-komunitatea sortu

Aurkeztutako proposameneko hainbat gai gauzatzen ari dira dagoeneko, eta, beraz, bozketa-fasera pasako da momentura arte egin ez dena.

Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da:

604- Durangoko Eguzki Komunitatea: eguzki energiako nodoak zein puntutan instala daitezkeen aztertu.

Txosten teknikoa: 604

830

Baratze-ludikoak

Oso proposamen antzekoak dira, ñabardura txikiekin, eta, beraz, horien analisi teknikoa ere oso antzekoa da.

Aukerak askotarikoak dira, eta proiektu bat egingo da. Proiektu hori 2020ko aurrekontuarekin garatu behar da, gune hori nolakoa izango den zehazteko. Baina 100.000 euroko partida bat onar liteke, ekimen publikoko lehen gune bat egokitzeko.

Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da:

830- Baratze ludikoak jartzeko eremu bat egokitu.

Txosten teknikoak: 830 eta 946

946

Hiri-baratzea

Propuestas que NO pasan a la fase de votación

30 eka 2020

KODEA

PROPOSAMENA

ARRAZOIA

303

Antso Estegiz eta Matuteko plaza urbanizatu eta berriztu.

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 303

304

Gizarte-laguntzak eman, koronabirusaren ondorioz.

Ez da bideragarria; izan ere, aurrekontu parte-hartzaileen arauetan zehazten den bezala (8. atalean), ezingo da familia, irabazi-asmorik gabeko erakunde, fundazio eta enpresa pribatuentzako diru-laguntzarik eskatu.

306

50 urtetik gorako pertsonentzako enplegua sustatu.

Proposamen hori ez da udalaren eskumenekoa, baina udalak mankomunitatearekin eta beste administrazio batzuekin lan egiten ari da ildo horretan.

407

Haur-parkeren bat estali.

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 407

609

Ludoteka bat ireki.

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 609

702

FJ Zumarraga kalearen zati bat oinezkoentzat jarri.

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 702

703

Txakurrekin bizikidetza errazteko neurriak hartu.

2020ko ekitaldian, proposamen honen ildoan lan egiten duten hainbat ekintza eta jarduera programatu dira.

Txosten teknikoa: 703

840

840- -Reparar el pavimento de Landakogunea (zona contigua al Parque)

No es viable económicamente, ya que supera los 100.000 euros preestablecidos como presupuesto máximo de las propuestas que pueden aprobarse.

Informe técnico 840

845 (b)

Futbol-7 zelai bat egin

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 845

852

Trenbide zaharrak egokitu.

Lurzoru horien jabetza, gaur egun, Eusko Jaurlaritzarena da, beraz, ez da udalaren eskumena.

Txosten teknikoa: 852

853

Kultur etxe bat ireki

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 853

913

Herrian zehar gerriko berdea egin.

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 913

914

Gizarte-etxeak ireki

Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu.

Txosten teknikoa: 914

932

Andra Mariko arkupea: argiztapen global berria, itoginak erretenekin konpondu

Ez da teknikoki desiragarria Andra Mariko arkupean esku-hartze partziala egitea, ez bailitzateke aukerarik egongo elizpea birgaitzeko eta haren balio osoa nabarmentzeko diru-laguntza eskuratzeko.

Txosten teknikoa: 932

955

San Faustoko pilotalekua ireki.

Udala berritze-lanak egiten ari da frontoian, etorkizun hurbilean instalazioak berriro irekitzeko asmoz.

Txosten teknikoa: 955