Zeuk erabaki

Bozketa fasea uztailaren 1etik aurrera egongo da aktibatuta

Pertsona bakoitzak, NANarekin identifikatu ondoren, hiru proposamen bozkatu ahal izango ditu, 3, 2 eta 1 puntu-sistemaren bidez, eta 3 punturekin bozkatuko du gehien gustatzen zaion edo garrantzitsuena iruditzen zaion proposamena, puntu gehien lortzen dituzten proposamenak lehenetsiko baitira.

Puntuak honela esleituko dira: 3 puntu hautatutako lehen proposamenari, 2 puntu hautatutako bigarrenari eta puntu 1 hautatutako hirugarrenari.
Hautatutako proposamenak ezkerraldean bistaratuko dira esleitutako puntuekin, eta behin betiko bozkatu aurretik aldatzeko aukera izango duzu.
Herritarren partaidetzatik eratorritako proiektu-proposamenetarako aurrekontu-zuzkidura 100.000 eurokoa da.
Uztailaren 31ra arte izango duzu botoa emateko aukera. Animatu eta parte hartu!

Proposamenak

Bultzatu interesgarrien deritzozun proposamenak