Une honetan, udaleko teknikariak lanean ari dira "gustatzen zait" gehien lortu dituzten proposamenen bideragarritasuna aztertzeko.
DURANGO
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
AUZO ETXEA MADALENA AUZOAN | 210 |
TENBIDEAREN BIDE ZAHARRA ERREKUPERATU Trenbide zaharraren hormak bota eta ibilbide polit bat diseinatu. Gune berdeak ipini: bankuak, lorategi bertikalak, e.a. eta herri osoarekin konektatu. | 189 |
OINEZKOEN PASABIDEA Juan Olazaran kalea eta kiroldegia edo anbulatorioa errekak banatzen ditu. Errekak, zatirik estuenean, 6D blokeraren inguruan, metro eskas batzuk baino ez ditu. Ingurua askoz bideragarriagoa legoke pasabide bat jarriko balitz bi zatien artean. Gaur egun, gora eta behera ibili behar izaten dugu altura berera iristeko eta erreka salbatzeko. | 161 |
SASKIBALOI KANTXAK ETA FRONTOIAK Saskibaloi kantxak jarri behar dira Durangoko zenbait gunetan. Esaterako, kalba egiten zuten tokian, aspalditik libre baitago. Frontoi irekiren bat egin beharko litzate, estalia egitea ezinezkoa bada behintzat. Ez dakit zehazki zein gune erabili daitezkeen. Saskibaloi kantxek zoru egokia eduki beharko lukete zaratarik ez eragiteko, Bilboko Kasilda parkean bezalaxe. | 110 |
FRONTOI IREKIAK SORTU Durangok frontoi ugari dituen arren, guztiak daude itxita. Baimenak eskatu edo erreserbak egin behar dira. Bada garaia azpiegitura hauek modu irekiago batean eskeintzeko, bertan burutzen diren kirolei trabak jarri gabe. | 110 |
ZUHAITZ GEHIAGO Durangon arbola gutxi eta porlan asko dago dago. Faltan botatzen dira udan gerizpea ematen duten zuhaitzak eta herriaren ikuspegia gozatzen dutena. | 99 |
PARKE ESTALIA DURANGON Durangoko parkeren bat estaltzea eguraldi txarra dagoenean nonbaiten sar gaitezen. Adibidez San Ignacio Auzokoak. | 83 |
ARGI-SARE PUBLIKOA BERRIZTATZEKO PLANA Zaharkituta dagoen argi-sare publikoa aldatzea proposatzen da-aurrekontua kontuan izanda-, teknologia modernoa erabiliz (LED). Proposamen honekin kale ilunetan argi gehiago egongo litzateke, eta herritarrak seguruago sentituko lirateke argien kolore zuriari esker. Gainera, murriztu egingo liratke CO2 emisioak, eta kontsumo elektrikoa ere gutxituko egingo litzateke. | 79 |
INTXAURRONDOKO ASTRONOMIA PROIEKTUA BERRIZ MARTXAN JARTZEA Urte askotan zehar izan dugu martxan Intxaurrondoko eskolan astronomia proiektua. Durangoko eskola guztiek zuten proiektu interesgarri horretan parte, eta horrez gain, oihartzun handia zuen herritarren artean. Intxaurrondoko eskolan dugun azpiegitura berezia ikusita, proiektu hau berriz martxan jarri beharko litzateke. | 72 |
KOMUN PUBLIKO GEHIAGO • Zuhatzola parkean. | 71 |
SANAGUSTINALDE, ERREKA LOREZ APAINDUA Santa Anako ibaiaren zubiaren irudia jartzen dut, huntzez betetako paretekin, San Agustin zubirako imitatu beharreko eredu gisa, eta horrela, bide batez, kanpotik zeharkatzen duten bi hodiak ezkutatuko lirateke. | 66 |
ZEBRABIDE ETA BIDEGORRIEN INGURUAN IKUSGAITASUNA HOBETZEA ARAZOA: Durangoko bidegurutze eta zebrabide askotan, ondoan ibilgailu handiak aparkatzeko plazak daudelako edo inguruan edukiontzi handiak daudelako, ikusgaitasuna asko murrizten da eta oinezkoentzako arrisku handia sortzen da. KONPONBIDE POSIBLEAK: zebrabideen, bidegurutzeen eta bidegorrien inguruko aparkalekuak ez okupatzea, eta edukiontzirik edo ikuspena murriztu dezaketen objekturik ez jartzea inguruan. Hasiera batean, zebra-bidearen edo bidegurutzearen aurreko plazei eragingo lieke, bidearen eta martxaren noranzkoaren arabera. Plaza horiek motozikletak/bizikletak aparkatzeko leku gisa erabili ahal izango lirateke, txikiagoak direnez, ikuspena ez bailukete hainbeste murriztuko. Bolardo/pibote batzuk ere jar daitezke, eta horiek kendu ahal izango dira, baldin eta espazioaren aprobetxamendu handiagoa behar bada edo jende gehiago eta aparkaleku gehiago behar dituzten ekitaldi puntualetarako beharko balira. | 64 |
KIROLDEGIKO ORDUTEGIA Landako kiroldegia 06.30ean irekitzea (4 pertsonak egindako proposamena). | 47 |
GARAI JAUREGIAREN HARRESIA ETA ATZEKALDEKO PARKEAREN EGOKITZAPENA Garai jauregiaren harresia eta atzekaldeko parkearen egokitzapena | 39 |
TENIS PISTA ESTALIA Gaur egun dauden instalazioek ez dituzte kirol hau egiteko behar diren baldintzak betetzen. Gure inguruan euria egitea gauza normala da, eta euria egiten duenean ezin da tenisean egin, eta honek arazoak sortzen ditu bai ikasteko orduan eta baita gozatzeko orduan ere. Poztuko ginateke proposamen hau kontuan hartuko balitz eta Durangon tenis pista estali bat izatea lortuko bagenu. | 33 |
ADN KANPAINA - TXAKUR-GOROTZAK JASOTZEA Txakurrentzako ADN errekonozitzeko kanpaina egin beharko litzateke txakurren jabeek txakur-gorotzak jaso gabe utzi ez ditzaten. Honela, espaloiak ibiltzeko moduan egongo lirateke, txakur-gorotzik gabe. | 31 |
JOLASGUNEAK UMEENTZAT Nire ustez, Durangon jolas-guneak falta dira txikienentzat. Daudenak, zaharrak dira eta egoera txarrean daude. Inguruko herrietan aire libreko jolas-guneak dituzte, jolas-gune estaliak… Baina Durangon, Errotaritxuenan baino ez da inbertitu, gainerako parkeak bere horretan utzi direlarik. Honekin, parkeak berriztatzea eskatzen dut, baina ez zoruan partxeak jarrita, erabat berriztatzea baizik. | 30 |
AUTOKARABANA ZERBITZU GUNEA Bidaiatzeko eta oporretaz gozatzeko autokarabana, camper eta furgoneten erabilera gero eta ohikoagoa denez, komenigarria izango litzateke haientzako zerbitzudun gune bat izatea (ur grisak eta beltzak husteko, ura betetzeko ...). Turistek gure udalerria ezagutzeaz gain, ibilgailu mota horiek dituzten herriko bizilagunek ere erabili ditzakete, bidaien aurretik ur biltegiak kargatu ditzakete eta bueltan ur gris eta beltzak husteko aukera izan dezakete. Kokaleku on bat kanposatu eta Zuhatzola parkearen artean izan daiteke. | 27 |
MINTZAPRAKTIKA KLASEAK INGELESEZ Asteko 1 edo 2 saio izan daitezke, ordu eta erdi eta bi ordu bitartean. Hizkuntza Eskolan, bereziki, gramatika lantzen dute eta ariketak egiten dituzte. Nire proposamena da alde praktikoa lantzea, mintzapraktika egitea, atzerrira goazenean ingelesez egin dezagun gaztelania edo euskara ez dakitenekin. Maila bi edo gehiago izan daitezke: oinarrizkoa eta aurreratua. Eskerrak eman nahi ditut proposamen hau egin ahal izateagatik. Ezin dugu ahaztu ingelesa hizkuntza arras garrantzitsua dela gaur egun zein etorkizunari begira. | 26 |
PARKE PUBLIKOAK ARGIZTATZEA Parke publikoetako argiztatzea hobetzea. Jolas guneak | 23 |
UDAL ALOKAIRUKO ETXEBIZITZAK ERABERRITZEA Etxebizitza itxiak aloikarurako eraberritzea. | 23 |
POBREZIA ENERGETIKOAREN AURREAN LAGUNTZAK Azken aldian argiaren, gasaren edota gasolinaren prezioen gorakada handia bizi izan dugu. Egoera honen aurrean familia askok ez dute aukerarik aurre egiteko. Erantzuna ezin daiteke izan Durangoko etxeetan murrizketak ezartzea, familia hauek lagundu behar dira. | 22 |
PICNIC GUNEA SAN FAUSTO Berdegunea San Faustoko ermitaren aurrean, frontoiaren atze partean. Picnic gunea jarri mahai eta parrillekin. | 21 |
TENIS IKASTAROAK HELDUENTZAT Udal kiroldegiak urteak daramatza kirol ikastaroak eta ekimenak eskaintzen, eta hau pozgarria da erabiltzaileontzat. Besteak beste, padel ikastaroa daukagu, Arripausuetako kantxetan egiten dena. Ikastaro hau gainezka egoten da, eta zaila da lekutxo bat aurkitzea, beraz, arrakastatsua da. Hala ere, tenis pistak ere badaude bertan, baina ez da ikastarorik ematen. Interesa erakutsi nuen tenis ikastaroetan izena emateko, baina kiroldegian esan zidaten klub pribatu batera joateko, klub horrek kudeatzen baititu tenis ikastaroak. Baina klubean esan zidaten ez zutela helduentzako talderik. Gauzarik zailena tenis pista egotea da, eta pista egon badago. Eta jendea ere interesatuta dago ikastaroetan izena emateko (padeleko ikastaroak beteta daude). Beraz, padel ikastaroak ematen diren bezala, tenis ikastaroak eman daitezela proposatzen dut. | 20 |
KANPAINA BAT EGITEA KERIK GABEKO GUNEAK ERRESPETATZEKO Komunikazio, kontzentziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egitea kerik gabeko guneak errespetatuak izan daitezen Durangon. Bizkaiko minbeziaren kontrako elkartearen ekimenaren haritik, legez ezin erre daitekeen guneak seinaleztatuz eta legea errespetaraziz. Haur eta gazteek erabiltzen dituzten guneak batez ere, babestu beharreko adin tarteak hain zuzen ere. Oinarrizkoa da tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea eta ereduak eskaintzea jarrera positiboak erakutsiz. Tabakoak, erretzen dutenei kalteak eragiteaz gain, erretzen ez dutenei ere eragiten die, giroan dagoen kearen ondorioz. | 20 |
OINEZKOENTZAKO LEKU GEHIAGO Ermodo Kalea oinezkoentzako soilik bilakatu, arbola ezberdinak bertan landatu eta bidegorria sortu. | 17 |
GIMNASIOAREN ORDUTEGIA HANDITZEA Gimnasioa 6:30an irekitzea. | 16 |
ELKARTASUNA EUSKARA BULTZATZEKO Durangoko ikastetxeak euskara bultzatzeko asmoz. Elkarlanean aritzea, euskararen garrantzia eta erabilera sustatzeko. | 15 |
ROKODROMOA HOBETU: HELDULEKUAK, GUNEAK ETA BALDINTZA HOBEAK Dauden presak eta materialak zaharrak dira ets hobetzea ondo legoke, horretaz gain, indarra garatzeko leku gehiago eta hobea behar da, eta azkenik, eskalada landu ahal izateko baldintza hobeak behar dira. Eta itoginak ahaztu gabe. | 14 |
OSASUNAREN LIGA Osasunean hezitzea etorkizunean inbertitzea da. Gizartea etenik gabeko abiadan dago murgilduta. Estresa hor dago, eta osasunean eragiten dituen arazoak ere bai. Garrantzitsua da egokitzen ikastea. Etorkizunari begira, proposamen honen asmoa da gazteen prestakuntzan indarrak jartzea. Matematikak eta historia albo batera utzi gabe, garrantzitsua da oso norberaren burua ezagutzea, emozioak kudeatzen jakitea, nutrizio-balio handiagoak dituzten elikagaiak ezagutzea edo egunerokoan, lehiaz haratago, komenigarriagoak izan daitezkeen jarduera fisikoak ezagutzea. Apurka-apurka aurrerapen handiak eman badira ere aipatutako esparruotan, halako kultura bat sortzeak bere denbora eskatzen du, eta horretan lagungarri izan daiteke gure erakundeen lana eta babesa. Ez da batere kontu erraza, ikastetxeak indarrean dauden ereduek eta irakaskuntzan lantzen diren gaiek kateatuta daudelako. Udalak esparru ezberdinetako adituak eskaini ditzake neskato-mutikoekin lanean jarduteko. Ezagutza eta jarduera hauek baliatuz, "multikanal" erako modu dibertigarriak bilatu daitezke feedback-a lortzeko eta ikasitakoa finkatzeko eta praktikatzeko. | 12 |
2023 SAN PEDRO JAIAK Tabirako jai batzordeak diru iturri murritza du urtero antolatzen dituen Tabirako mendi martxa eta Tabirako San Pedro jaiak antolatzeko. Gehienetan auzotarrek egindako ekarpenekin egiten zaie aurre sortutako gastuei. Egoera honi buelta emateko 3.000 €ko laguntza beharko luke batzordeak jaien biziraupena bermatzeko eta jaien kalitatea hobetzeko. | 11 |
PINONDO PARKEA ATONDU Pinondo parkeak atonketa integrala eskatzen du: iturriak ura behar du eta kamarak jarri beharko lirateke bandalismoa saihesteko. | 11 |
BEGIRALE ZIBIKOAK Durango hiritxo bat da jada. Bertan ezarrita ditugun konbibentzia arauak ez ditu mundu guztiak betetzen. Hauek betetzen direla bermatzeko begirale zibikoak (agentez cívicos)berreskuratu beharko lirateke. | 10 |
KULTUR EKIMENEN FUNTSA Durangon musikari, antzerkilari, marrazkilari, abeslari…mota askotako artistak ditugu. Badakigu gaur egun beraien baldintzak, ekonomikoak batez ere, ez direla duinak. Funts honekin gure kultur sortzaileak bultzatuko lirateke eta profesio ezberdin hauek duindu. | 9 |
LAGUNTZAK EUSKARARI Euskara ikasteko laguntza handitzea proposatzen dut, kontuan izan gabe bakoitzaren diru-sarrerak. Denbora eta dirua behar dira klaseetara joateko (barnetegiak, euskaltegiak, hizkuntza eskola, e.a.). Udalak gutxieneko diru-sarrerak eskatzen baditu euskara ikastegatiko diru-laguntzak emateko -orain arte horrela izan ez bada ere-, jendea desmotibatu egingo da. | 9 |
ANDRA MARIKO ELIZPEAREN ARGITERIA HOBETU Euskadiko elizperik ederrena eta handiena daukagu. Durangarrok beherantz begiratzen dugu estropozurik ez egiteko, eta bisitariek gorantz begiratzen dute eta pena sentitzen dute. Ez dago batere ondo zainduta (zikinkeria, amaraunak, e.a.). Argiteriak IKEAko eskaparatea ematen du, 20 farola baino gehiago dituela. Egongelako farolak dirudite, JAEDen zozketarako fokoak ere badaude, kontzertuak egiten dira bertan, e.a. Eta badaude argi batzuk zutabeen egoera txarra eta utzikeria argitzaten dutenak. Foko guztiak estilo, neurri eta potentzia ezberdinekoak dira. Uste dut badirela argiteria-teknikariak Andra Mariko elizpearen moduko monumentuak behar den moduan argiztatuko luketenak. Zerbait egin beharko litzateke Pinondo Etxean, Ospital Santuan eta Garai jauregian gertatu dena gertatu ez dadin: guztia behera erortzea eta eraikinen bueltan hesiak jartzea... | 8 |
PUMPTRUCK DURANGO Pump parke bat jartzea skatepark-aren ondoan. | 6 |
PARKINGEN INFORMAZIO-PANELAK JARTZEA DURANGOKO SARBIDEETAN Durangoko hirigunera sartzeko aukera ezberdinak identifikatzeko eta parkingen egoeraren berri emateko. Aurrerago, informazio-panelak jarri ahal dira hiriguneko sarbideetan parkingetan dauden aparkaleku libreen berri emateko. Zornotzan halaxe egiten dute. | 4 |
IKUSKIZUNETARAKO MATERIALA Durangon ekitaldi, ekintza eta ikuskizun ugari burutzen dira urte osoan zehar. Hala ere, ekitaldi handietarako udala ez da gai antolatzaileek eskatutakoa errazteko. Konkretuki material hauek izan ohi dira:mahaiak, aulkiak, eszenatokia.... | 4 |
SANTA ANAKO ARKOAREN MANTENUA ETA ZAINKETA Bost monumentuen artean ederrenetakoa da, baina pena ematen du iluntzean ikustea. Bonbila triste bat baino ez du, eta gainera, gaizki jarrita dago. Uste dut zerbait gehiago merezi duela. Eta zer esan Santa Anako plazako zoruan dauden argitxoez. Penagarria! Kostua aipatu gabe. | 4 |
SAN ROKE
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
PARKE ESTALIA SAN INAZIO AUZOAN | 39 |
ERROTARITXUENA - TXIN-TXAUNAK TXIKIENENTZAT Errotaritxuena parkea, ikaragarri ondo dagoena, txin-txaunak jarriko nituzke txikienentzat, ez baitago ezer eurentzat. | 19 |
EZKURDIKO ETA JOSE MIEL BARANDIARANEKO ZOLADURA HOBETZEA Ezkurdi eta Joxe Miel Barandiaran kaleetako zoladura hobetzea, oso labangarriak direlako. | 7 |
OTAMOTZENA ARGIZTATZEA Tirolina inguruan ere, argi fokoak ezarri (pin pon zonan bezala). Oso ilun gelditzen da eta. | 5 |
SAN FAUSTO
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
SAN FAUSTOKO HAUR PARKEA | 25 |
FAUSTE KALEKO OINEZKOEN IBILBIDEARI JARRAIPENA EMATEA Abadiñotik San Fausto ermitaraino doan oinezkoen ibilbidea era malkartsuan amaitzen da, jarraipenik gabe Murueta kalearekin. Inguru honetan paseatzaile asko ibiltzen da. 80 metroko oinezko ibilbidea jarrita asko hobetuko litzateke inguru horretako bide-segurtasuna. | 21 |
BZIKLETA GARBIGUNEA SAN FAUSTON Garbiguneak San Fausto auzotik urruti daude (hurbilen dagoena Landakon dago). San Fausto auzoa handitu egin dela ikusirik, aukera ona litzateke. | 20 |
ESKALADA PARETA SAN FAUSTOKO FRONTOIAREN ATZEAN Eskalada bertikaleko hainbat bide sortu San Faustoko frontoiaren atzeko horman. Leku berean, bide desberdinak erabili ahal izango dira, eta eskalada-presak koloreka joango dira, zailtasunaren arabera. Bideetan ere ainguraketak egon behar dira, bidean aurrera egiten dugun bitartean espresekin segurtatu ahal izateko. | 8 |
LANDAKO
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
HAUR-PARKEA IBAIZABAL Ibaizabalen parke bat jatzea gustatuko litzaidake. Beharrezkoa ikusten dut musika eskolan txakurrentzako parkea dagoelako, ariketak egitekoa eta baita helduentzat ere. Eta Landako eskola gertu badago ere, bertara doazen umeekin gainezka egoten. Jesuita ikastetxearen inguruan -nire umeak bertara doaz- ez dago ezer. Eta Ezkurdi bete egiten da Neverseko ikasleekin. Ikastolakoek ere badute parke bat txaleten inguruan. Santa Rita ikastetxeak Tabirako parkea du... Gaur egun parke gehiago dago txakurrentzat umeentzat baino. Eta eguraldia ere aipatu beharra dago. Parke estalia nahiko nuke, eta Landako pabilioaren ondoan egoteak ez luke inor kaltetuko. | 40 |
FAUSTEBEKOA AUZOKO DORRE ELEKTRIKOAK KENTZEA Faustebekoa auzoa, pasabide eta bide erdian geratu diren telefoniako dorre elektrikoak kentzea. | 23 |
MADALENA
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
MADALENAKO ERMITA, ERABILERA SOZIALKA, KULTURALAK… | 47 |
FAROLEN ARGITERIA HOBETZEA Led farolak jarri, aurreztu egin dugulako eta argi hobea delako. | 42 |
MIKELDI KALEA OINEZKOENTZAT JARTZEA Mikeldi kaleak, BM denda dela eta, mugimendu handia dauka. Kalea moztuko balitz eta oinezkoentzat jarri gune askoz ere lasaiagoa izango litzateke, zarata gutxiagorekin eta merkataritza sustatuko litzateke. Ez dauka zentzu handirik kale honetan ibilgailuak ibiltzea. Gaur egun, ibilgailu asko Frantzisko Ibarra kaletik ateratzen dira Iurretarantz edo Bilbora edo Donostiara joateko eta, bestalde, Lehendakari Agirre kaletik ateratzen dira. Esan bezala, nabarmen murriztuko litzateke egun dagoen kutsadura akustikoa. | 13 |
UMEEK JOLASTEKO PARKEA -MADALENA Auzoan ez dago umeek jolasteko leku askorik; beraz alor horretan hobekuntzak egin beharra ikusten dut. | 10 |
ERDIALDEA
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
ZEBRABIDEAK ARGIZTATZEA | 62 |
BIDEGORRI GEHIAGO Sanagustinalde kalean espaloia handitu eta bidegorria jarri. | 42 |
HERRI BAINU GUNEAK EZARRI IBAI ERTZEAN Bainatzeko guneak ezarri ibai ertzean, bai Tabiran, bai Pinondon, bai San Agustinen. Ur kalitatea ona dala ziurtatu, sarbide aproposak ipini, dutxaren bat jarri eta egoteko lekua txukundu. Eguraldi ona dagoenean ibaiaz disfrutatzeko herrian. | 17 |
KURUTZIAGAKO ITURRIA Kurutziagako iturria konpontzea eskatzen dut, eta bankoak aldatzea. Kurutziaga kalea gehiago zaindu beharko litzateke, abandonatu samar baitago. | 14 |
ERREKA-HARRASKAK Errekako harraskak onbideratu egin behar dira. Sastrakak, sasiak eta holakoak ezabatu egin behar dira. Udaleko bulego teknikoak proiektua idatzi beharko luke eta agintariek onartu. Zertarako dirua gastatu duela gutxi egin den turismo planean ahoz ahokoa balioztatzen ez badugu? Durango dotoretu beharra dago asmoez haratago joanda. | 9 |
ALDE ZAHARRAREN KUTSADURA AKUSTIKOA Gustatuko litzaidake diru-partida bat izatea alde zaharreko aisialdiko lokalen kutsadura akustikoa neurtzeko asteburuetan. Halaxe, araudi akustikoa betetzen ez duten lokalak eta auzokoei atsedena eragozten digutenak, egin beharreko obrak egin ditzatela lokalak insonorizatzeko. | 8 |
KANPANTORROSTETA Lurpeko kontainerrak kendu eta gunea banku eta mahaiekin atontzea, edo umeentzako elementuekin. | 1 |
TABIRA
PROPOSAMENAK | PUNTUAK |
---|---|
HAUR ETA GAZTEENTZAKO UR-PARKEA | 23 |
ESPALOIAK TABIRAN Tabirako espaloi gehienak oso estuak dira, eta arazoak izaten dira karroekin eta gurpildun aulkiekin ibiltzeko. Leku askotan ezinezkoa da pertsona bat ibiltzea beste baten parean. Tabiran adineko pertsona asko bizi dira, eta ez dago batere egokituta eurentzat. | 14 |
IBAIZABAL IKASTOLAREKIN HITZARMENA KIROL PARKE SEMIPUBLIKOA SORTZEKO Ibaizabal ikastolak aspalditik ditu bere kirol azpiegiturak (padel eta tenis kantxak) alboratuta edota erabilera urria emanez. Auzoan gune diskretu eta segurua da. Udalak eta ikastolak hitzarmen bat egin beharko lukete: Udalak kirol azpiegiturak konpondu eta Ibaizabalek, eskola ordutegitik kanpo, azpiegiturak auzotarrei modu librean uzteko (Kurutziaga ikastolarekin antzeko hitzarmenta dago eginda). Padel pistak mantendu eta tenis kantxan kirol ezberberdinak egiteko (Fubito, saskibalo, frontoi, rokodromo txiki) azpiegitura egin daitezke. | 14 |
TABIRAKO AUZO ETXEA Durangoko auzo gehienek beraien erreferentziazko guneak dituzte bertako auzokideak biltzeko. Tabiran aldiz ez dugu mota honeko azpiegitura itxirik auzotarrek bilerak, ekitaldiak, hitzaldiak…egin ditzaten. Dauden azpiegiturak ireki (Intxaurrondo, Hizkuntza eskolako aretoa) eta berriak egin beharko lirateke (Tabirako elizan lagapen bat eskatuz). | 9 |
HILERO KIROL ETA KULTURA EKINTZAK AUZOAN Hilabetero kirol ekintzak edo ekitaldi kultural bat antolatzea Tabirako auzoan. Erreferentziazko datak jarri daitezke (Adb: Hilabeteko azken larunbatak), eta kultura auzoko bizitza sustatu. Adibide gisa: txaranga, antzerkiak, mendi irteerak, haur eta gazteentzako jolas eguna... | 9 |
TABIRAKO PASEABIDEA KONPONDU Pasabidea oso hondatuta dago: zorua berriztatu behar da eta bankuak hobeto zaindu. | 7 |
TABIRAKO AUTOBUS GELTOKIA TXUKUNDU ETA ARGITU Bizkaiko Foru aldundiaren eskumena den arren, udalak bitartekari lanak eta behar den laguntza eman beharko luke Tabirako auzoan autobus geltoki duin bat izan dezagun (kokalekua ondo adierazita, estalita…) | 6 |
TABIRA KALEA TXUKUNDU Tabira kalea txukundu | 5 |