Durango 2030 Eraikiz

Durangoko 2030 Agendaren Plan Estrategikoa · Gabezia, aukera eta proposamenak egiteko galdetegia

Durangoko 2030 Agendaren Plan Estrategiko jansagarriaren diseinu-prozesua abian da. Durangoko Udalaren helburua 2030era begira plangintza jasangarri bat adostea da, herritarrekin elkarlanean. Lehen fasean herriaren ikuspegia esparru zberdinetatik aztertu duen diagnosia edo errealitatearen argazkia osatu da eta berau Durangoko udalerrian Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpenaren txostenean islatu da (Durango 2030 Eraikizko dokumentazioa web-orrian kontsulta daiteke). Ekintza planaren osaketarako ere herritarren ikuspegia jasotzea beharrezkoa dugu eta horretarako hurrengo galderak erantzutea gonbidatu nahi zaituztegu.

Mila esker zure ekarpenagatik!

GALDETEGIA