Durangoko Udalak herriko kultur eta kirol arloan lanean diharduten elkarte eta pertsonen lana aitortu nahi du.

Euren ekarpenaren bitartez, Durango aberasten dute elkartegintza sustatuz.

Testuinguru honetan egiten da ondorengo deialdia: DURANGO SARIAK.

Sariak ohorezkoak dira, ez dute ekarpen ekonomikorik. Egindako lanaren aintzatespen publikoa egingo da eta San Agustin Kultur Gunean egingo den ekitaldian saria emango zaio elkarte zein pertsonari. 

 

PROZESU PARTEHARTZAILEA

Durangarrek kultur eta kirol arloko hautagaiak aukeratu dituzte.

Sari banaketa San Agustin Kultur Gunean izango da, azaroaren 5ean, arratsaldeko 19:00tan.

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

+INFO

Prozesuari buruzko zalantzak argitzeko edo informazio gehiago lortzeko:

agenda@durango.eus

 

Aukeratu zure hautagaiak