Durangoko zarata-mapa eta ondorengo ekintza-plana egiteko parte-hartze prosezua

Udalak 2023. urtearen amaierarako zarataren aurkako ekintza-plan bat izateko lanak hasi ditu.

Horretarako, lehenengo urratsa udalerriko egungo zarata-egoeraren diagnostikoa egitea da. Neurketa akustikoak egitea da abiapuntua, Durangoko zarata-mapa lortzeko. Hori 2023ko uztailean aurreikusita dago. Mapa horrek neurketen datuak izango baditu ere, garrantzitsua da informazio hori herritar durangarren pertzepzioarekin osatzea, zarata-mapa kontrastatzeko eta osatzeko. Gainera, parte-hartzea funtsezkoa da Durangoko gune lasaiak eta akustikoki atseginak identifikatzeko, trankilguneak deituak. Zaindu beharreko eremuak, bai eta eremu lasaiago bihurtu beharreko beste batzuk ere.

Horregatik, ekainaren 1etik 30era bitartean parte hartzeko prozesu bat irekiko da bai bide digitaletik eta bai paperetik.

Digitalki parte hartzeko sartu hemen: trankildurango.eus

Galdetegi hori paperean egin nahi baduzu, Udaletxeko Herritaren Arreta Zerbitzuan jaso dezakezu.

Udalak aldez aurretik eskertzen dizu parte hartzea.