2026an herritarrek parte hartzeko tresna honen zortzigarren edizioa jarri da abian, eta, horri esker, Durangoko herritarrek udal-aurrekontuko partida bateko inbertsio proposamenak proposatu, hautatu eta bozkatu ahal izan dituzte.
Oraingo honetan, Udalak 300.000 € gorde ditu, arlo bakoitzari 100.000 € lotuz, 2027ko udal-aurrekontuan proiektuak sartzeko eta gauzatzeko.
2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen lehen fasea amaitu da. Fase horretan, herritarrek hainbat proposamen egin dituzte Durangoko auzoetarako .
Maiatzean zehar udal sailek proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute. Ekaineko bigarren astean herritarrek gustukoen dutena bozkatu ahal izango dute, ezarritako aurrekontuarekin, bideragarriak diren proposamenen artean (oinarriak kontsultatu).
Kontsultatu hemen Durangoko auzo bakoitzerako herritarrek prozesuaren lehen fasean aurkeztu dituzten proposamenak:
- Hiria
- Partaidetza
- Herritarrak, oro har
- Erabilitako metodologia
-
- Sareko espazioa
- Zerikusia duten agiriak
- Arlo arduraduna
- Modernizazioa
- Zalantzak edo iradokizunak
- partehartu@durango.eus