2026an herritarrek parte hartzeko tresna honen zortzigarren edizioa jarri da abian, eta, horri esker, Durangoko herritarrek udal-aurrekontuko partida bateko inbertsio proposamenak proposatu, hautatu eta bozkatu ahal izan dituzte.

Oraingo honetan, Udalak 300.000 € gorde ditu, arlo bakoitzari 100.000 € lotuz, 2027ko udal-aurrekontuan proiektuak sartzeko eta gauzatzeko.

null Aisaldirako baratze ekologikoen zerbitzuaren prezio publikoak ezartzea
Aisaldirako baratze ekologikoen zerbitzuaren prezio publikoak ezartzea
Itxita Prozesuaren fase kopurua: Oraingo fasea: Azterketa teknikoa

Erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea bermatzeko, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (APAPEL) 133. artikuluan xedatutakoa betez, aldez aurreko kontsulta publiko bat egin behar da.

Kontsulta-izapide honen xedea, APAPELaren 133.1 artikuluan ezarritako gaiei buruzko iritziak eskatzea da. Hona hemen gai horiek:

a) Araudiaren xedea.
b) Eskuhartze honen bitartez konponu nahi diren arazoak.
c) Araudi honen onespenaren beharra eta egokitasuna.
d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ezerregulatzaileak.

Durangoko Udalaren Udal-Antolaketa, - Jarduera eta -Gobernantzari buruzko Araudiaren 99. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontsultarako, entzunaldirako eta jendaurreko informaziorako epea hamabost (15) egun naturalekoa izango da. Egun horiek udal web-atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Behin kontsulta, entzunaldi eta jendaurreko informazio izapide prezeptiboen abiarazteari buruzko arauzko gogoetak azaldu ondoren, aipatutako prezio publikoen proposamenari buruzko kontsultaren xede dien gai ezberdinak zehazten dira.


ARAUDIAREN HELBURUA

Aisialdirako baratze ekologikoen zerbitzuaren prezio publikoak ezartzea.

EKIMENAREN BIDEZ KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK

Durangoko Udalak zerbitzua eskaintzeak zerbitzu horri lotutako prezio publikoak finkatzera behartzen du, horrela zerbitzuaren iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko, administrazio publiko guztien jarduketa gidatu behar duten gobernu onaren printzipioak betez.

ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA

Gaur egun aisialdiko baratze ekologikoen zerbitzua erabiltzeko Ordenantza hasierako onarpen fasean dagoenez, eta ondoren beharrezko zerbitzua eta ekipamenduak jartzeko beharrezko inbertsioa egingo denez, prezio publikoak onartu behar dira, garaiz eta behar bezala indarrean jarri ahal izateko.

ORDEZKO IRTENBIDE ERREGULATZAILEAK ETA EZERREGULATZAILEAK

Administrazio publikoak behartuta daude ezarritako zerbitzu publikoak ematearen ondoriozko gastuei aurre egiteko behar diren diru-sarrerak lortzera, betiere zerbitzuen iraunkortasun ekonomikoa bermatuz.

Prezio publikoak arautzen dituen araudiak xedatzen duen bezala, dagokion administrazio publikoak eskainitako zerbitzuen onuradun diren pertsona edo erakunde guztiek ordaindu beharko dituzte prezio publikoak, eta, beraz, zerbitzu horien erabiltzaileek prezio publiko gisa ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu beharko du administrazio publikoak. Zerbitzu horien kudeaketa zerbitzu horiek eskaintzen dituen administrazioari dagokio.

Ondorioz:

Durangoko aisialdiko baratze ekologikoen zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza egin aurretik, kontsulta publikorako aldi bat irekitzea erabaki da, 15 egun naturaleko epean eta udalaren webgunean iragarrita.
 

Data
Hasiera data
2025-12-30
Amaiera data
2026-01-14
Eremua
  • Hiria
Gaiak
  • Hirigintza
Interes taldeak
  • Herritarrak, oro har
Erabilitako metodologia
  • Sareko espazioa
Zerikusia duten agiriak
Arlo arduraduna
Oficina Técnica
Zalantzak edo iradokizunak
bulegoteknikoa@durango.eus