Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, horiek guztiak berrikusi ditu dagokion batzorde teknikoak, eta bozketa-fasetik kanpo utzi ditu adostutako irizpideak betetzen ez dituztenak.
Jarraian, bozketa-fasera (irailaren 9tik 15era) igaroko diren proposamenak aurkezten dira , izena proposatu duten pertsonek emandako azalpen edo arrazoiekin.
Proposamenak:
01-Zesteruena kalea- Unzueta kalea- Juanito Unzueta kalea*
- Larrasoloeta kalean zesteruak egozan. Durangoko gune ezaguna eta antzinako ofizioa da. Plateruen plazaren moduko omenaldia merezi dabe.
- Unzueta familiako zestagileak bizi ziren bertan. Eurek omentzeko izena proposatzen da.
- Juanito Unzueta zestagile oso garrantzitsua izan zen 2017 urtera arte. Juanito kale horretan bizi zen. Etxe berriak eraikitzen hasi zirenean bere etxea behera bota zuten. Horrexegatik, ondo legoke bere izena jartzea kale berriari.
*Izen ezberdinak proposatu diren arren, “Zesteruena kalea”, “Unzueta kalea” eta “Juanito Unzueta kalea”, hirurak ildo beretik doaz: aitortza Unzueta familiako zestagileei.
02.- Santa Rita kalea
- Santa Rita komentuaren ondoan dago.
- Santa Rita ikastetxearen ondoan dago.
03.- Alkate Juanjo Ziarrusta kalea
- Juanjo Ziarrusta Durangoko alkatea izan zenari esker ona adierazteko modua da Durangogatik egin zuen guztiagatik.
04.-Esnatuberri kalea
- "Esnatuberri" hasiera berri baten ikurra da, eta Durangoren aurrerapen iraunkorra islatzen du.Euskarazko izena gure kultur nortasunaren adierazle da, iragana eta etorkizuna uztartzen dituelako. Honez gain, izena, omenaldi moduko bat da Durangoren erresilentzia historikoari. Gerra zibilean jasandako bonbardaketen ostean, Durango indarberrituta esnatu zen.
05.-Gerediaga elkartea kalea
- Durangoko azokaren sortzailea. Durangaldearen aldeko lan asko egin ditu kultura arloan, historian, eta beste hainbatetan..
06.-Beato Jose Maria Azurmendi kalea
- Durangoko seme bakarra da beato izendatua. Durangon jaio zen 1870ean. Lurralde Santura bidali zuten 13 urte zituela. Martirizatu egin zuten 1936an. Eta beato bilakatu zen 2007an.
07.-Vicente Zavala kalea
- Lan asko egin du Durangoren alde.
- Jesuita, lanean bizitza osoan. San Fausto auzoa jaso zuen. Idazle eta Tabirako taldearen fundatzaile.
08.-Iñaki Azkuna kalea
- Durangon jaioa. Ospe handiko radiologoa. Osakidetzako sailburu trebea. Eta egungo Bilbo modernoaren bilakaeran nabarmendu zena..
09.-Jose Luis Baqué kalea
- Durangarra izateaz harro beti. Asko maite zuen Durango eta Durangok ere asko maite zuen “Txetxu” Baqué.
10.-Raul Garcia Camacho kalea
- Raúl García Camacho da nire izena. Durangon bizi naiz, San Ignacio auzunean hain zuzen ere.
2022ko amaieran “El secreto de Nisha” nire hirugarren eleberria argitaratu nuen. Kurutziaga museoan aurkeztu nuen urte bereko abenduaren 16an. Eleberria, 2023ko irailean, 2023KO ELEBERRI GARAIKIDE ONENAREN SARIA irabazi zuen, beste 3.000 eleberriren artean, Espainiako mailan.
Posta eta telegrafoetan ari naiz lanean. Hain zuzen ere, Komentukalean, Kurutziagan, Santasusanosten, Zirarmendietan, Bernardo Gabiolan, Undatorren, Faustebidean… Horrexegatik aurkezten dut neure hautagaitza kale berriaren izenaren aukeraketan.
11.-Wilhelm Von Humboldt kalea
- Humboldtek harreman zuzena izan zuen Durangorekin eta Astarloarekin. Bizkaian zehar ibili zen 1801ean, eta egun batzuk eman zituen Durangon. Bidaia honi buruzko liburuan kapitulu bat eskaini zion Durangori. Durangoko jendeen inguruan idatzi zuen, ohiturak, dantza, baserriko bizimodua,… Baina, batez ere, Astarloarekin egon zen, eta euskararen gainean hitz egin zuten. Astarloari “ene kapitaina” deitzen zion.
12.- Leopoldo Zugaza kalea
- Leopoldo Zugaza Durangon kulturaren alde lanik gehien egin duen pertsonetako bat da.
13.- Andoni Iruarrizaga kalea
- Durangoko hainbat ekimenen ekintzaile eta partehartzaile izan da. Durangoren izena harrotasunez eta apaltasunez zabaldu izan du bere bizitzan zehar.
14.- Kurutzesantuoste kalea
- Kontuan izanda Durangoko udalaren toponimia ikerketan jasotzen dena, honako izena proposatzen da: Kurutzesantuoste kalea, idatzizko dokumentazioan agertzen denaren arabera, 1852 urtean dagoeneko horrela deitzen zen inguru horretako parajea. Izena jarri nahi zaion kalea justu dago Kurutzesantu Museoaren atzealdean.