Aurrekontu parte-hartzaileak 2027

Bozketa fasera pasatzen ez diren proposamenak

Ekainean zehar, udal sailek proposamenen edukia aztertu dute.
Jarraian, prozesuan ezarritako irizpideak betetzen ez dituzten eta, beraz, bozketa-fasera igaro ez diren proposamenak aurkezten dira:

 

1.-KIROLA ETA GAZTERIA

2.-KULTURA ETA EUSKARA

3.-GIZARTEA ETA JAIAK

 

KIROLA ETA GAZTERIA- Aurrekontua: 100.000 €

IDENTIFIK.

PROPOSAMENA

ARRAZOIA

21200

Arripausuetako haurren aisialdirako gunea

Durangoko Arripausueta inguruan haurrentzako parke bat sortzeko proposamena aurkeztu nahi nuke. Gaur egun, etxebizitza berri ugari daude inguru horretan, eta gero eta gehiago dira bertan bizi diren haur txikiak dituzten familia gazteak. Hala ere, txikienek ez dute inguruan jolastu eta aire zabalean gozatzeko haur-parkerik. Horregatik, haurrentzako parke moderno eta erakargarri bat eraikitzea eskatzen dut, Durangoko Otamotxena parkearen antzekoa, zurezko elementu natural eta jasangarrien aldeko apustua eginez. Oso positiboa izango litzateke tirolina, udarako ur-zorrotadak, eskalada-eremuak eta adin desberdinetara egokitutako beste elementu batzuk sartzea. Nire ustez, espazio mota horrek nabarmen hobetuko luke auzoaren bizi-kalitatea, familien arteko bizikidetza sustatuko luke eta haurren aisialdirako eremu seguru eta egokia eskainiko luke gaur egun zerbitzurik ez duen eremu batean. Eskerrik asko proposamen hau kontuan hartzeagatik.

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen, oinarrietan zehazten baita ez direla kontutan hartuko obrekin loturarik dituzten proposamenak.

21201

Proposamena

Gazte etxebizitzarako laguntza. 30 urte baino gehiago itxita damaraten Durangoko osoko etxabeak gaitu eta gazte horiek emantzipatu ahal izareko etxeak egin ahal izatea.

Durangoko Udalak jada beheko solairuko lokalak etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa arautzen duen ordenantza prestatzeko prozesua hasi du

21402

Arripausuetako tenis pistetan karpa bat jartzea (lehentasunez desmuntagarria)

Arripausuetako tenis pistetan karpa edo estalki bat jartzea proposatzen dut, eta, gainera, pistak berrituko direla aprobetxatzen, jarduketa guztia behin bakarrik egiteko eta kostuak eta obrak optimizatzeko. Euria dela eta, pistak erabiltzeko ordu asko etengabe galtzen dira eta haur zein helduek entrenamenduak, eskolak eta partidak bertan behera utzi behar dituzte. Tenisa kirol konpletoa eta onuragarria da: ohitura osasungarriak, diziplina, ahalegina, elkarbizitza eta jarduera fisikoa sustatzen ditu adin guztientzat. Gainera, gero eta jende gehiagok egiten du hori Durangon, bai jolasari dagokionez, bai haurrentzako kirol-prestakuntzari dagokionez. Horregatik, ezinbestekoa da estalki bat. Eta estalki desmuntagarria oso hobekuntza erabilgarria izango litzateke. Azken horrek aukera emango luke pistak urte osoan erabiltzeko, euria egin edo ez, baina eguraldi ona dagoenean kentzeko aukera mantenduko litzateke, instalazioen erabilera irekia eta atsegina mantentzeko. Pisten aurreikusitako eraberritzea azpiegitura hori sartzeko aprobetxatzea onena litzateke orain: obra gutxiago, eragozpen gutxiago eta plangintza eraginkorragoa.

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen, oinarrietan zehazten baita ez direla kontutan hartuko obrekin loturarik dituzten proposamenak.

22007

Ur-zurrustak Landakon

Ur-zurruzten instalazioa Landako gunean, Ibaizabal

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen, oinarrietan zehazten baita ez direla kontutan hartuko obrekin loturarik dituzten proposamenak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KULTURA ETA EUSKARA- Aurrekontua: 100.000 €

IDENTIFIK.

PROPOSAMENA

ARRAZOIA

21201

Proposamena

Azaleztatze-tailerra

Txosten teknikoa

21906

Jolasaren bidez, euskara bizi

MAHAI-JOKOEN JARDUNALDIA FAMILIA OSOARENTZAT Herritar guztiei zuzendutako kultura-jarduera ireki eta doakoa. Jarduera mahai-jokoen jardunaldi handi batean oinarrituko da, non haurrek, gazteek, familiek eta helduek adin eta esperientzia-maila desberdinetara egokitutako joko sorta zabala ezagutu eta gozatu ahal izango duten. Prestakuntza duten begiraleek arauak modu errazean azalduko dituzte, eta horrela edonork parte hartu ahal izango du, nahiz eta inoiz jokatu ez izan. Helburua komunikazioan, bizikidetzan eta parte-hartze aktiboan oinarritutako aisialdi osasungarria sustatzea da, pantailen aurrean igarotako denboraren alternatiba eskainiz, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, lankidetza eta dibertsioa bultzatzen dituzten esperientzia partekatuen bidez. Jardunaldiak aldi berean martxan egongo diren dozenaka joko-mahai izango ditu, baita iraupen labur eta ertaineko jokoen aukeraketa bat ere, parte-hartzaileek ekitaldian zehar esperientzia desberdinak probatu ahal izan ditzaten. Jarduera inklusiboa, belaunaldien artekoa eta irisgarria da, eta adin guztietako pertsonak gure gizartean gero eta presentzia handiagoa duen kultura eta aisialdi modu baten inguruan biltzeko diseinatuta dago.

Txosten teknikoa

21908

Musika etxea

Instrumenturen bat jotzen duten pertsonek, musika eskolako ikasleek adibidez, entseatu ahal izateko entseatzeko gelak. Era berean, entsegu gelak udalerriko musika taldeek jotzeko espazio bat izateko balio dezakete.

Txosten teknikoa

22001

Ostalaritzako langileentzat euskara ikasteko zikloa

Ostalaritza eta tabernak gure bizitza sozialean garrantzi handia duten espazioak dira. Bertako langileekin harremana euskaraz egin ahal izatea herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea da, eta, gainera, eragin oso positiboa du euskararen erabileran. Eremu honetan esku hartzea beti izan da garrantzitsua; are gehiago, pertsona etorkin ugari (normalean euskararik gabe datozenak) egonda sektore honetan lanean. Halaber, ostalaritzako langileek askotan ez dute euskaltegietara joateko aukerarik (ordutegiengatik) eta euskaltegietako eskaintza zabala baino, ahozkotasunean zentratuta dagoen eskaintza espezifikoa behar dute. Hori guztia aintzat hartuta, proposamena zera da: 3-4 hilabete iraungo duen ostalaritzako langileei zuzendutako ikastaroa egitea. Ez sentsibilizazioaz edo oinarrizko tresnak bakarrik; hain zuzen ere, euren errealitatera egokitutako ikasketa prozesua izatea izango da gakoa. Gutxi gora behera 40 ordu inguruko ikastaroa. Gainera, ikastaroa hasi aurretik, beharrezkoa izango da ostalaritzako sektorearekin kontzientziazio lanketa egitea, langileen parte hartzea errazteko. Baita ordutegi aproposa aukeratzeko ere. Egokiena urtean ikastaro 2 egitea izango litzateke.

Txosten teknikoa

22022

Irakurketa parkean

KULTURA. Liburutegitik *Irakurketa Parkean: Reading Party Durangon* Irakurketa Parkean ekimena proposatzen da, irakurzaletasuna, kultura eta komunitatea sustatzeko aire libreko irakurketa topaketak antolatuz Durangoko gune berdeetan. Udako hilabeteetan saio nagusiak Zuatzolan egingo lirateke, eta urtean zehar beste espazio natural eta atsegin batzuetara zabalduko lirateke, hala nola Tabirara, Otamotzenara, Museoaren parkera, Kontserbatorioaren parkera edo San Ignaziora. Saio bakoitzean herritarrek euren liburua eraman ahal izango lukete, irakurketa partekatzeko, gomendioak trukatzeko edo, nahi izanez gero, isilean irakurtzeko giro lasai eta atsegin batean. Horrez gain, noizbehinka idazleekin topaketak, ipuin-kontalariak, poesia-irakurketak edo literatura-gomendioen solasaldiak antolatu ahal izango lirateke. Helburuak: - Irakurzaletasuna sustatzea adin guztietan. - Durangoko espazio berdeak kultur jarduerez biziberritzea. - Belaunaldi arteko harremanak sustatzea. - Euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako literatura ezagutaraztea. - Ongizatea, lasaitasuna eta komunitate-sentimendua indartzea. Jarduera herritar guztiei zuzenduta egongo litzateke, haur, gazte, heldu eta adinekoei, bakoitzaren gustu literarioak errespetatuz. Aurrekontu orientagarria: 5.000 € – 10.000 €.

Txosten teknikoa

 

GIZARTEA ETA JAIAK- Aurrekontua: 100.000 €

IDENTIFIK.

PROPOSAMENA

ARRAZOIA

21101

Hiri autobusa

Batez ere gure adinekoek, herrian zehar joan-etorriak egin behar dituztenean, Udalarekin hitzartutako taxiak erabiltzen dituzte (Udalean aurrez erositako bonuen bidez ordainduta) edo senide eta lagunen laguntza behar izaten dute desplazamendu horiek egiteko. Emisio baxuko eta egokitutako hiri-autobus bat ezarriz gero, behar duenak ez luke taxiak libre dauden edo bonuen bidez zerbitzua erabiltzeko ordutegian daudenaren menpe egon beharkol. Autobusa herritar guztien eskura egongo litzateke, prezio eskuragarrietan.

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen

21202

Proposamena

Baratze ekologikoak

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen

21701

Banku gehiago Zuhatzola parkean

Durangoko berdegune handienetakoan apenas aurki daitezke esertzeko lekuak. Banku gehiago beharrezkoak dira, izan ere edonor ezin daiteke belarretan eseri, kontutan hartuta ere euria egin ondoren lurrak bere denbora behar duela lehortzeko.

Eskaera honek ez ditu aurrekontu parte-hartzaileen arauak betetzen

Eremuak
dokumentazioa erantsi 100 MB. pdf,jpg,png
Gehiago dokumentu gehiago erantsi

(*) Beharrezkoa