null Bizipark - Bizikletentzako aparkaleku seguruko zerbitzua erabiltzeko Baldintza arautzen dituen Udal Ordenantza onestea
Bizipark - Bizikletentzako aparkaleku seguruko zerbitzua erabiltzeko Baldintza arautzen dituen Udal Ordenantza onestea
Itxita Prozesuaren fase kopurua: 2 Oraingo fasea: Prozesua itxita


Udalerri honek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, BiziPark proiektua abiarazteko asmoa du, bizikletentzako aparkaleku seguru bat sortzeko. Helburu nagusia garraiobide desberdinen erabilera konbinatua sustatzea da, ibilgailu pribatuaren erabileraren alternatiba diren aukera guztiak kontuan hartuz. Horretarako, lurraldea garraio jasangarriaren modalitate hori bultzatuko duten azpiegiturez hornitu nahi da.


Beraz, Bizikletentzako aparkaleku seguruko zerbitzua (BiziPark) erabiltzeko Baldintza arautzen dituen Udal Ordenantza onesteko, Durangoko udalak kontsulta publiko bat egin du, herritarrek erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran eta arau horien eraginpean egon daitezkeen antolakunderik adierazgarrienetan duten iritzia jasotzeko, honako alderdi hauei buruz: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, horiek onartzeko premia eta egokitasuna, arauaren helburuak eta egon daitezkeen irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Data
Hasiera data
2024-06-13
Amaiera data
2024-06-27
Eremua
  • Hiria
Gaiak
  • Partaidetza
Interes taldeak
  • Herritarrak, oro har