null Durango eta Donostia arteko joan-etorriak aztertzeko inkesta
Durango eta Donostia arteko joan-etorriak aztertzeko inkesta
Itxita Prozesuaren fase kopurua: 4 Oraingo fasea: Prozesua itxita

Zer da Durango eta Donostia arteko garraio publikoari buruzko inkesta?

Inkesta Durangoko Udalaren ekimen bat da, garraio publikoaren erabiltzaile guztien iritziak jaso nahi dituena. Bidaia-ohiturak, lehentasunak eta beharrak hobeto ulertzea du helburu, autobus- eta tren-zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko.

Zergatik da garrantzitsua inkesta honetan parte hartzea?

Lortutako informazioa lagungarria izango da hobekuntza-arloak identifikatzeko eta aldaketak ezartzeko, garraio publikoa eraginkorragoa eta pertsona guztientzako irisgarriagoa izan dadin.

Zertarako erabiliko dira inkestaren emaitzak?

Emaitzak Durango eta Donostia arteko autobus eta tren zerbitzuen hobekuntzak diseinatzeko eta planifikatzeko erabiliko dira. Horrek ordutegietan doikuntzak, tarifen murrizketa, ibilbide zuzenak eta inkestatutako pertsona guztiek adierazitako beharretan oinarritutako beste hobekuntza batzuk ekar ditzake. Bildutako iritziak funtsezkoak izango dira herritarren eskaerekin bat datorren garraio publikoko sistema bat garatzeko.

 
Data
Hasiera data
2024-07-12
Amaiera data
2024-07-28
Eremua
  • Hiria
Gaiak
  • Mugikortasuna (trafikoa eta mugikortasuna)
Interes taldeak
  • Herritarrak, oro har
Erabilitako metodologia
  • Sareko espazioa
Arlo arduraduna
Bulego Teknikoa- Mugikortasuna
Zalantzak edo iradokizunak
bulegoteknikoa@durango.eus