2022ko Aurrekontu Parte-Hartzaileak
1.- ¿Qué son los Presupuestos Participativos?

Aurrekontu Parte-hartzailea durangar guztientzat zabalik dagoen prozesua da, Udalaren aurrekontuaren zati bat zertan erabil daitekeen proposatu dezaten.

Durangoko Udalak, bere aurrekontuaren zenbateko bat erreserbatzen du Aurrekontu Parte-hartzaile horren zati gisa. Urtero, Udal Aurrekontuaren Proiektua egin aurretik prozesu honetan jasotzen diren proposamenak jasoko dira.

Dokumentu honetan jasotako azalpen guztien helburua da prozesu hori zehaztea, 2022. urteko aurrekontua egiteko.

 

2.- Zer prozesu jarraituko da proposamenak udal-aurrekontuaren proiektuan sartzeko?

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bi urtean behin egiten da:

  • Lehenengo urtean ziklo oso bat egiten da (ziklo luzea), herritarrek egiten dituzten proposamenetatik abiatuz.
  • Bigarren urtean, zuzenean bozketa-fasera igaroko dira aurreko urteko bozketa-fasera igaro eta aurrekontu orokorrean sartzeko puntuazio nahikorik lortu ez zuten proposamenak.

Zikloaren bigarren urtean gaude, beraz, aurreko zikloan udal-aurrekontuan sartzeko puntuazio nahikorik lortu ez zuten 18 proposamenak bozketa-fasera igaroko dira.

 

3.- Nola eta noiz eman dezaket botoa?

Ekainaren 7tik aurrera eta ekainean zehar, proposamenak partehartu.durango.eus wegunean argitaratuko dira, eta Durangoko herritarrek orrialde horren bidez eman ahal izango dute botoa, bai beren gailuetatik, bai bozketa egiteko ordenagailu bat jarri den hurrengo udal-guneetara hurbilduz:

- Landako kiroldegia 2: Arripausueta Auzunea 3

- Bizenta Mogel Biblioteka: Komentukalea 8

- HAZen bulegoak: Barrenkale 17

Pertsona bakoitzak, NANarekin identifikatu ondoren, hiru proposamen bozkatu ahal izango ditu, 3, 2 eta 1 puntu-sistemaren bidez, eta 3 punturekin bozkatuko du bere ustez garrantzitsuena den aukera, puntu gehien lortzen dituzten proposamenak izango baitira aurrera eramango direnak.

4.- Nork eman dezake botoa

Durangon erroldatuta dauden 14 urtetik gorako edozein pertsonak eta elkarteek.