Aukeratutakoa
  • Proposamenen maximoa: 3
Aukeratutako gehieneko zenbatekoa
0€
Aukeratutako proposamenak
0
DURANGO.701-PARKE ESTALIA DURANGON (San Inazio) (701)

Proposamen teknikoa:

San Ignazioko jolas-gunea berriztatzen ari dira une honetan. Lizitazioaren prezioa 120.000 € izan zen, BEZa barne. Aurreko parkearekin alderatuta, oraingoa atseginagoa eta irisgarriagoa izango da. Orain dauden jolasak mantenduko dira, eta berriak jarriko, besteak beste, 30 metrotako tirolina bat, baina nahiko zaila izango da honen altuera eta luzera kontuan izanda. Gainera, estalkia jartzea garestiegi suertatuko litzateke. Estalitako gunea hormigoizko zolako jolasak dauden tokian jar daiteke, tirolina alde batera utziz.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO.903- JOLASGUNEAK UMEENTZAT (903)

Proposamen teknikoa:

Durangon haurrentzako jolasak dituzten 14 parke publiko daude. Otamotzena eta San Ignacio, duela gutxi berregokitutakoak. Sasikoako jolasgunea birgaitzea eta Txibitenan espazio berri bat jartzea aurreikusi da, Arripausuetako espazioaren ordez.

Erabat birgaitzeak edo Errotaritxuenan egindakoaren mailan jolasgune berri bat jartzeak, 200.000 eurotik gorako inbertsioa suposatzen du.

Aurrekontu estimazio horren bidez, era horretako inbertsio berri baterako leku egokia zein izan daitekeen identifika liteke, esku-hartze globala barne hartzen duena, San Inazion egin berri denaren antzera.

Esku-hartzearen esparrua eta irismena identifikatu ondoren, proiektu tekniko bat idatzi, obrak lizitatu eta gauzatu beharko dira.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

SAN ROKE. 904- ERROTARITXUENA: TXIN-TXAUNAK TXIKIENENTZAT (904)

Proposamen teknikoa:

Errotaritxuenako parke-eremua, berau diseinatu duen arkitektoak jarraitutako parametroen arabera diseinatuta dago, auzoko elkarteekin bilerak izan eta haien beharrak eta proposamenak ikusi ondoren. Berdegune asko dituen jolas naturalen gunea da, ingurunearekin bat datorrena, oreka-jokoekin.

Haur txikien guneak txirrista bat eta enbor naturaleko oreka-jolasak ditu. Txikienentzako joko berriak instalatuko badira, gaur egungoekin bat etorri beharko lukete.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO. 1001-ZUHAITZ GEHIAGO (1001)

Proposamen teknikoa:

Gune urbanoan badaude berdegune eta zuhaitz gehiago jartzeko aukerak.

Hirigintzako eta Garapen Iraunkorreko Batzordeek Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko onartutako ikuspegi estrategikotik abiatuta ezarri zen “Sare Berdea” kontzeptua Durangorako. Herritarrek parte hartzeko prozesuaren ondoren onartutako ikuspegi amankomunean, gune urbanoan espazio libreen eta berdeguneen jarraitutasuna emateko beharra ezarri zen, pertsonek sare horretarako irisgarritasun iraunkorra izan dezaten. Horretarako, herriko berdeguneak lotzen dituzten oinezkoentzako eta bizikletentzako sareez osatutako sare osasungarri eta berde bat izatea proposatu zen.

Horren baitan, “Sare Berdea”-k ezarritako ardatzak aztertu eta zoladuraren zurruntasuna txikituz, gune berdeak handitu, eta zuhaitzen bitartez itzalguneak handitzeko lekuak aukeratu daitezke. Bertan egin beharreko obra-proiektua idatzi eta gauzatzeko 100.000 euro bideratu daitezke.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

SAN ROKE. 1102- OTAMOTZENA ARGIZTATZEA (1102)

Proposamen teknikoa:

Tirolina inguruan ere argiztapena hobetu daiteke. Horretarako, komeni da gune horren argi-azterketa egin eta proposatzen diren aldaketak edo hobekuntzak gauzatzea.

Txosten osoa deskargatu.

 

Bozkatu

LANDAKO. 1201: IBAIZABAL: HAUR-PARKEA (1201)

Proposamen teknikoa:

Ibaizabalen inguruan haurrentzako bi jolasgune egongo diren arren (egungoa Landako eskolan dago, 150 metrotara, eta aurreikusitako jolasgunea Txibitenan, 250 metrotara), bideragarria da Ibaizabalen jolasgune berri bat jartzea.

Lehenik eta behin, gunean jolas berriak jartzeko lekurik egokiena zehaztuko da, 100.000 euroko aurrekontuarekin bat etorriz. Ondoren, dokumentazio teknikoa prestatu eta haurrentzako jolasen obra eta instalazioaren eskaintza egingo da.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

ERDIALDEA.1202- KURUTZIAGAKO ITURRIA KONPONDU (1202)

Proposamen teknikoa:

Udalak 2018. urtean Kurutziaga, Pinondo eta Ezkurdiko iturri apaingarriak konpondu eta martxan jartzeko proiektuak idatzi zituen.

Kurutziagako iturriak guztiz zahartuta dauka barruko instalazio hidraulikoa eta ur hartunea ere konpondu beharko litzateke ondoko arketa batean.

Gastu horiei iturriaren harria eta itxura hobetzeko tratamendurako gastuak gehitu beharko zaizkie.

Aipatutako bi lanok egiteko aurrekontu eta proiektua eguneratu beharko lirateke.

Azkenik, inguruko eserlekuak aldatzeko partida ere kontuan hartu beharko litzateke.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

SAN FAUSTO. 1204- BIZIKLETA GARBIGUNEA SAN FAUSTON (1204)

Proposamen teknikoa:

Gaur egun Durangon bizikletak garbitzeko bi gune publiko daude; bata Landakoko polikiroldegi ondoan eta bestea Alluitz kalean.

Bideragarria da bizikletak garbitzeko hirugarren puntua jartzea, beti ere ur zikin sarera konexioa eta ur edangarri sareko hartune berria eginda.

Horretarako gune aproposenak aztertu beharko lirateke San Fauston eta egokiena aukeratu.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

MADALENA. 1302- MADALENA ERMITA, ERABILERA SOZIALAK, KULTURALAK ... (1302)

Proposamen teknikoa:

Ermita erabilera publikora behar bezala egokitzeko, honako esku-hartze hauek egin behar dira:

  • Irisgarritasuna hobetzea
  • Suteen kontrako sistema
  • Berotze-sistema
  • Aireztapena
  • Teilatua konpontzea
  • Argiztapena hobetzea

Esku-hartze guzti horiek gauzatzeko 200.000 euroko inbertsioa egin beharko litzateke.

100.000€-ko aurrekontuarekin, lokalaren egungo baldintzak hobetu ahal izango dira, erabilera murritzagoko zenbait jarduera egin ahal izateko.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

ERDIALDEA.1402- BIDEGORRI GEHIAGO SANAGUSTINALDEN (1402)

Proposamen teknikoa:

Eskaera honen zati bat 2022ko udal aurrekontuekin egingo da.

Kontratazio prozesuan dago “Oinezko eta bizikleta guneak handitu eta seinalizazioa indartzeko proiektua”. 147.997,40 € bideratu ditu horretara udalak. Lanok udarako esleitzea aurreikusita dago.

Proiektu honek, noranzko bakarreko kale batzuetan, tartean Sanagustinalden, lehentasuna emango dio bizikletari motordun ibilgailuen gainetik eta, horretarako, kaleak seinaleztatuko dira eta beste obra batzuk egingo.

Espaloia handitzeko egitasmoari dagokionez, 1 eta 3 zenbakien aurreko ilaran dauden 11 aparkalekuak kendu eta bertako asfalto-zoladura aldatu beharko litzateke.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO. 1405-SASKIBALOI KANTXAK ETA FRONTOIAK (1405)

Proposamen teknikoa:

Frontoi txiki bat egiteko 300 m2 behar da. Hormak, solera eta margoketak 85.000 euro inguruko kostua izan dezake.

Saskibaloiko kantxa egiteak 500 m2. Zarata murrizteko solera,, saskiak eta margoketa kontutan hartuta 75.000 euroko aurrekontua beharko luke.

Argiteria eta inguruak ere atondu beharko direla kontuan hartuta, 100.000 euroko inbertsioan pentsatu beharko dugu, bai frontoi bakoitzeko bai saskibaloi kantxa bakoitzeko.

Beraz, bai saskibaloi kantxa zein frontoi ireki bat atontzeko aukerak bideragarriak dira, baina lehenik leku aproposa aukeratu beharko litzateke.

Dagokion dokumentazio teknikoa prestatu, eta obrak lizitatu beharko dira lehiaketa publikoan.

Txosten osoa deskargatu

Bozkatu

ERDIALDEA.1502- ZEBRABIDEETAKO PASABIDEAK HOBETO ARGIZTATZEA (1502)

Proposamen teknikoa:

Durangoko gune urbanoan 420 zebrabide daude inbentariatuta. Gehienek karril bakarreko galtzada gurutzatzen dute, baina badaude bi karril gurutzatzen dituztenak ere.

Argi dago udal kopententzia dela oinezkoen zebrabideak mantentzea eta hobetzea durangarren segurtasuna bermatzeko. Led argiteria zebrabideotan jartzeak segurtasuna handitzen du. Gomendagarria litzateke erabilera handieneko zebrabideak aukeratzea eta aztertzea zeinetan den egokiago honelako seinaleztapena jartzea, Durangoko zebrabide guztietan jartzeak proportzio handiko inbertsioa eskatzen baitu.

Hori horrela, egitasmo hau burutzeko 2.500 € (BEZ kontuan izan gabe) beharko lirateke led argia duen farola berri bakoitza jartzeko, kontuan izanik kasu gehienetan obra zibila egin beharko dela.

100.000 eurorekin 20 eta 40 zebrabide inguru argiztatu daitezke.

Txosten osoa deskargatu. 

Bozkatu

MADALENA. 1504- UMEEK JOLASTEKO PARKEA MADALENAN (1504)

Proposamen teknikoa:

Madalena auzoan ez dago umeentzako jolasguneak jarri daitezkeen leku askorik; hortaz, aukera guztiak aztertu beharko dira. Proiektuak honako fase hauek izango lituzke:

  1. Jolas-gunea non jarri zehaztu beharko litzateke. Madalenako plaza ez da lekurik onena, jende asko baitabil inguru horretan. Sasikoa kalean jarri daiteke, edo Ermodoko patioan.
  2. Proiektua idaztea. Espazioaren beharrizanetara egokituta.
  3. Obrak lizitatzea.

Txosten osoa deskargatu. 

Bozkatu

DURANGO.1601-KOMUN PUBLIKO GEHIAGO (1601)

Proposamen teknikoa:

Gune bakoitza aztertu beharko litzateke,batzuetan ez dagoela ur zikinen instalaziorik ezta edateko urena. Komunak jarri daitezkeen inguruetan, prezio bera izango litzateke kasu guztietan (160.000 € komun bakoitzeko).

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO.1605-GARAI JAUREGIAREN HARRESIA ETA ATZEKALDEKO PAREKEAREN EGOKITZA (1605)

Proposamen teknikoa:

Proposamena ez dago zehaztuta. Hortaz, lehenik eta behin, argi egon beharko luke zein den interbentzioaren helburua.

Itxidura aldatu ahal da, itxidura gardenago bat jarrita, eta honek hobetu egingo luke partzelaren barrualdea. Bestalde, Garai jauregiaren atzealdea egokitzeko proiektu txiki bat idatzi beharra dago, eta gero, dagozkion obrak egin.

Interbentzioan material nobleak erabili behar dira, Garai jauregiaren inguru hori babestuta dagoelako kultur ondarearen ikuspegitik.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

SAN FAUSTO. 1702-FAUSTE KALEK OINEZKOEN IBILBIDEARI JARRAIPENA EMATEA (1702)

Proposamen teknikoa:

Egia da, Faustebide kalean, Kapitanena baserri ondoan, espaloirik ez dagoela.

Kale hori, trafikoari dagokionez, zentzu bakarrekoa da eta lineako aparkamendua dago. Gainera inguru horretan ez dago espaloirik ez alde batean ez bestean.

Gomendagarria litzateke, gutxienez alde baten, espaloiari jarraipena ematea oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Horretarako, exekuzio aurrekontua prestatu beharko litzateke.

60.000€ko inbertsioarekin egin daitekeela aurreikusten da.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

SAN FAUSTO. 1802- SAN FAUSTOKO HAUR PARKEA (1802)

Proposamen teknikoa:

San Fausto, irizpide teknikoaren arabera, nahiko ondo hornituta dago jolas-guneekin. Hiru jolas-gune daude auzoan.

Ez da gomendagarria jolas-gune berri bat jartzea eraikitzen ari diren azken eraikinaren ostean libre dagoen lurzoruan, lurzoru eraikigarria delako.

Jolas-gunea hobetu nahi bada edo, Otamotxenean bezala, izaera naturalagoa eman nahi bazaio, eta dagoen aurrekontuarekin, egokiena litzateke auzoaren ekialdean dagoen jolas-gunea aldatzea eta ingurunean integratzea.

Proiektuaren faseak:

  1. Proiektua idaztea. Gunearen beharrizanei egokitua.
  2. Obrak lizitatzea

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO.1803-ZEBRABIDE ETA BIDEGORRIEN INGURUAN IKUSGAITASUNA HOBETZEA (1803)

Proposamen teknikoa:

Durangoko udalak oinezkoen segurtasun maila hobetzeko hainbat ekintza eta lan burutu izan ditu. Horien artean, oinezko-txirrindulari eta ibilgailu gidarien arteko ikusgarritasuna hobetzekoak. Trafiko handiena daukaten kaleetan hobetsi dira orain arte horrelako lanak baina egia da, beste kale askotako aparkalekuetan ere egin ahal direla.

Horretarako, gaur egun aparkaleku edota ikusgarritasuna gutxitzen duen mobiliarioa kendu beharko litzake, espaloiak handituz, jardinera edo bolardoak jarriz edo bestelako mobiliario txikiagoa jarriz.

Ibilgailu eta oinezko-txirrindulari intentsitate gehien duten zebra-bideak aukeratu beharko dira; Durangon 420 zebra-bide inbentariatuta daude.

Ondoren, aukeratutako zebra-bide horietan teknikoki egokien datorren aukera diseinatu eta obra proiektua bere aurrekontuarekin prestatu.

200.000 €rekin Durangoko oinarrizko bide sareko zebra-bideen ikusgarritasuna hobetu daiteke.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO. 2201-FRONTOI IREKIAK SORTU (2201)

Proposamen teknikoa:

Frontoi txiki bat egiteko 300 m2 behar da. Hormak, solera eta margoketak 85.000 euro inguruko kostua izan dezake. Argiteria eta inguruak ere atondu beharko direla kontuan hartuta, 100.000 euroko inbertsioan pentsatu beharko dugu.

Lehenik leku aproposa aukeratu beharko da.

Behin lekua aukeratuta, dagokion dokumentazio teknikoa prestatu, eta obrak lizitatu beharko dira lehiaketa publikoan. 200.000 eurokin 2 frontoi egiteko aukera dago.

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

DURANGO.2207- INTXAURRONDOKO ASTRONOMIA PROIEKTUA -MARTXAN JARTZEA (2207)

Proposamen teknikoa:

Ikusita Durangoko azpiegitura berezia dela Estatu mailan (Estatuan Durangon dagoenaren moduko bi azpiegitura gehiago besterik ez daude), proiektuaren helburuak izango lirateke azpiegituraren materialak eta azpiegitura bera ikasleei eta publikoari zabaltzea.

Aurrekontua egiteko orduan, 16 talde/asteko eratzea aurreikusi da, eta, BAKARRIK ikasturte batean zehar (urritik ekainera arte).

Txosten osoa deskargatu.

Bozkatu

1 - 20 erakusten 24 emaitzetatik.
Aukeratutakoa
  • Proposamenen maximoa: 3
Aukeratutako gehieneko zenbatekoa
0€
Aukeratutako proposamenak
0
Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili
Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili

Hirigintza

Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili Bidegorriak

Zenbatekoa: 100.000€
Alde Zaharreko eta inguruko kaleetako lurzorua irristakorra ez izateko...
Alde Zaharreko eta inguruko kaleetako lurzorua irristakorra...

Hirigintza

Alde Zaharreko eta inguruko kaleetako lurzorua irristakorra ez izateko sistemak aplikatu, gertatzen diren istripuak eragozteko Alde...

Zenbatekoa: 100.000€
Frontoi txikiak Durangoko parkeetan jarri
Frontoi txikiak Durangoko parkeetan jarri

Hirigintza

Frontoi txikiak Durangoko parkeetan jarri, auzo desberdinetan frontoi txikiak (horma batekoak edo bikoak) egin. Frontoi txikiak

Zenbatekoa: 50.000€
Pump Track zirkuitoa egin: patinen, mikropatinen (scooter)...
Pump Track zirkuitoa egin: patinen, mikropatinen (scooter)...

Kirolak

Pump Track zirkuitoa egin: patinen, mikropatinen (scooter), skaten eta bizikleten erabilerarako zirkuitoa da Pump truck

Zenbatekoa: 100.000€
Durangoko Eguzki Komunitatea
Durangoko Eguzki Komunitatea

Berrikuntza eta teknologia berriak

Durangoko Eguzki Komunitatea: eguzki energiako nodoak zein puntutan instala daitezkeen aztertu Eguzki energiako nodoak

Zenbatekoa: 17.000€
Autokarabanek, camper-ek eta furgonetek gaua igarotzeko gunea zabaldu
Autokarabanek, camper-ek eta furgonetek gaua igarotzeko...

Tokiko merkataritza eta turismoa

Autokarabanek, camper-ek eta furgonetek gaua igarotzeko gunea zabaldu Autokarabanentzako gunea

Zenbatekoa: 75.000€
Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak eusteko lanak egiteko
Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak ...

Ingurumena

Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak eusteko lanak egiteko Estolderia sistema hobetu

Zenbatekoa: 48.000€
Madalena ermita egokitu udal-erabileraren bat emateko
Madalena ermita egokitu udal-erabileraren bat emateko

Hirigintza

Madalena ermita egokitu udal-erabileraren bat emateko Ermita Madalena

Zenbatekoa: 100.000€
Zuhaitzak landatzeko kanpaina berri bat egin
Zuhaitzak landatzeko kanpaina berri bat egin

Landa-garapena eta natura-ingurunea

Zuhaitzak landatzeko kanpaina berri bat egin, bai parke publikoetan, bai udal-lurretan horiek landatzeko Arbolak landatu

Zenbatekoa: 20.000€
Mugikortasun jasangarria bultzatu
Mugikortasun jasangarria bultzatu

Hirigintza

Mugikortasun jasangarria bultzatu: Durango, Iurreta, Abadiño eta Izurtza udalerrien arteko joan-etorriak zein garraiobidetan egiten diren...

Zenbatekoa: 18.000€
Ibilbide matematiko bat egitea Durangon zehar
Ibilbide matematiko bat egitea Durangon zehar

Kultura eta Euskara

Ibilbide matematiko bat egitea Durangon zehar, gure herrialdean dauden monumentuak edo leku zehatzak begi matematikoz ikusteko Ibilbide...

Zenbatekoa: 20.000€
San Rokeko parkingaren inguruko argiteria hobetu
San Rokeko parkingaren inguruko argiteria hobetu

Hirigintza

San Rokeko parkingaren inguruko argiteria hobetu San Roke argiteria

Zenbatekoa: 15.000€
Emakumezkoen futbola sustatu
Emakumezkoen futbola sustatu

Kirolak

Emakumezkoen futbola sustatu: hitzarmenak klubekin, kirolaren sustapena… Emakumeentzako futbola sustatu

Zenbatekoa: 5.000€
Mikeldi kaleko argiztapena hobetu
Mikeldi kaleko argiztapena hobetu

Hirigintza

Mikeldi kaleko argiztapena hobetu Mikeldi kaleko argiteria

Zenbatekoa: 15.000€
Alde Zaharreko argiztapena hobetu eta farolak aldatu
Alde Zaharreko argiztapena hobetu eta farolak aldatu

Ingurumena

Alde Zaharreko argiztapena hobetu eta farolak aldatu Alde Zaharreko argiteria

Zenbatekoa: 100.000€
Alluitz kalean, 1-11 atarietako argiztapena aldatu
Alluitz kalean, 1-11 atarietako argiztapena aldatu

Hirigintza

Alluitz kalean, 1-11 atarietako argiztapena aldatu Alluitz kaleko argiteria

Zenbatekoa: 45.000€
Durangoko musikari, musika talde, sortzaile, kultur talde eta eragileen...
Durangoko musikari, musika talde, sortzaile, kultur talde...

Kultura eta Euskara

Durangoko musikari, musika talde, sortzaile, kultur talde eta eragileen datu basea sortu Musikarien Datu Basea

Zenbatekoa: 5.000€
1 - 17 erakusten 17 emaitzetatik.