Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus

HASIERARA ITZULI

 

1.- Zer da Aurrekontu Parte-hartzailea?

2.- Zer prozesu jarraituko da proposamenak Udal Aurrekontuaren Proiektuan txertatzeko? Prozesuaren azalpen zehatza

3.- Zein arlotako proposamenak aurkez daitezke?

4.- Zein baldintza bete behar ditu proposamen batek Udalaren Aurrekontu Proiektuan sartzeko?

5.- Zer informazio eman behar dut proposamenean?

6.- Bada proposamenik egin ezin zaion jardueraren bat?

7.- Gerta liteke aukeratutako proposamenik ez gauzatzea?

8.- Zelan jakin proposamenak gauzatuko diren ala ez?

 

 

1.- Zer da Aurrekontu Parte-hartzailea?

Prozesu ireki bat da. Prozesu horrek Durangoko bizilagunei aukera ematen die proposamenak egiteko eta Durangoko Udalaren aurrekontuaren zati bat erabiltzeko moduari buruzko ideiak emateko.

Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesu hau 2019. urtetik egiten da, eta aurtengoa, seigarren edizioa da.

Oraingo honetan, 600.000 €erabiliko dira Durangoko herritarrek proposatu eta bozkatu dituzten proposamenak aurrera eramateko.

 

 

2.- Nork har dezake parte?

  • Durangon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek.
  • Legez eratutako edozein erakundek. Adibidez, elkarteak, fundazioak, sindikatuak, elkargo profesionalak eta zuzenbide publikoko korporazioak.
    Eskaera erakunde baten ordezkari gisa aurkezten duen pertsonak Durangon erroldatuta egon behar du eta 16 urtetik gorakoa izan behar du.

 

 

 

 

3.- Zein arlotako proposamenak aurkez daitezke?

Durangoko Udalak eskaintzen dituen arlo  eta programaren batekin zerikusia duten proposamenak, aurkez daitezke.  Bereziki, honako gai hauekin lotutako proposamenak baloratuko dira:

  • Euskara
  • Kultura
  • Gazteria eta kirola
  • Hezkuntza
  • Jaiak 
  • Herritarren Segurtasuna
  • Mugikortasuna, Ingurumena
  • Hiri-berroneratzea
  • Etxebizitza
  • Herri-lanak eta zerbitzuak
  • Zerbitzuak eta bizi-kalitatea
  • Herritarren arreta eta parte-hartzea
  • Berdintasuna, bizikidetza, lankidetza, immigrazioa eta kulturartekotasuna
  • Garapen ekonomikoa, merkataritza, turismoa eta enplegua

Gomendatzen  da proposamena barrutiak hobetzeko obrekin lotuta ez egotea, alderdi horrek prozesu eta parte-hartze bidezko aurrekontu propioa baititu.

Gainera, proposamenetan ezin da zehaztu pertsona, erakunde edo talde jakin batek egingo dituela.

Proposamen horiek udal-aurrekontuaren proiektuan txertatzen badira, dagokion udal-sailak kudeatuko ditu. 

 

 

4.- Zer motako proposamenak ezin dira aurkeztu?

Ezin dira aurkeztu honako gai hauekin lotutako proposamenak:

  • Pertsonak kontratatzeko gastuak.
  • Lanak egiteko eta zerbitzuak emateko enpresen edo autonomoen kontratazioa.
  • Familiei, irabazi asmorik gabeko erakundeei, fundazioei eta enpresa pribatuei zuzendutako dirulaguntzak eta bestelako laguntzak.
  • Bekak, sariak, laguntza ongintza- edo asistentzia-laguntzak.
  • Diru-sarrera publikoei buruzko erabakiak.

 

 

5.- Zer prozesu jarraituko da proposamenak Udal Aurrekontuaren Proiektuan sartzeko?
Prozesuaren azalpen zehatza


Durangoko  bizilagunek proposamenak aurkezteko prozesu irekia 2025eko martxoaren 5ean hasiko da eta  bost fase izango ditu:

1.- PROPOSAMENAK JASOTZEA (Martxoaren 5etik apirilaren 16ra)

Herritarrek eta erakundeek partehartu.durango.eus webgunean aurkezten dituzten proposamen guztiak jasotzen dira.

Pertsona bakoitzak, gehienez, proposamen bat egin ahal izango du auzo bakoitzeko. Beharrezkoa izango da proposamen bakoitza egiterakoan identifikatzea, proposamena egiten duen pertsonaren adina eta errolda kontsultatzeko.

Nola aurkezten dira proposamenak?

Partehartu.durango.eus webgunean, aurrekontu parte-hartzaileen atalean dagoen formularioa betez.

Eskaera edo inprimaki berean ezin da proposamen bat baino gehiago egin. Proposamen bat baino gehiago badago, baliteke horiek ez onartzea.

Eskaera edo inprimaki bakoitzean honako informazio hau agertu behar da:

•   Ordezkatzen duen pertsonaren edo erakundearen datuak.
•   Proposamenaren izena edo izenburua.
•    Proposamenaren deskribapen laburra (1.500 karaktere). 
•    Proposamenak balio duen diru-kopurua, gutxi gorabehera (datu hori ez da nahitaezkoa).
•    Posta elektroniko bat ere beharko da, eta, horren bidez, udaleko langileak harremanetan jarri ahal izango dira proposamena egin duen pertsonarekin, zalantzarik izanez gero eta proposamenaren jarraipena jakinarazteko.

Egin nahi den proposamenari buruzko informazio gehiago ematen duten dokumentuak erantsi daitezke (argazkiak eta/edo pdf artxiboak).

Gainera, Gazte Foroaren proposamenak jasoko dira.

Proposamen bat aurkezteko laguntza behar duten pertsonak HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) bulegoetara hurbildu ahal izango dira, eta udaleko langileek laguntza emango diete proposamena egiteko.

2.- JASOTAKO PROPOSAMENAK WEBGUNEAN ARGITARATZEA (Apirilaren 28tik maiatzaren 2ra)

Jasotako proposamen guztiak argitaratuko dira, salbu iraingarriak edo baztertzaileak direnak eta pertsona batek edo batzuek igorritako proposamen berdinak. 

3.- SAILEK PROPOSAMENAK AZTERTZEA ETA LEHENESTEA (Maiatzaren 2tik 31ra):

Udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa, sailek lehenetsi egingo dituzte.

Udal-estrategia, interes orokorra eta aukera-irizpideak hartuko dira kontuan, bozketa-fasera igaroko diren proposamenen arrazoizko kopuru bat (gehienez 20 proposamen auzo bakoitzeko) jasoko duen zerrenda bat egiteko. Antzeko proposamenak badaude, proiektu berean taldekatu ahal izango dira. Analisi horretarako, proposamenen edukia bakarrik hartuko da kontuan. Inola ere ez da baloratuko eduki berari lotutako zenbait proposamen jaso izana.

Azterketa horren emaitzatik herritarrek bozkatzeko fasera igaroko diren proposamenak aterako dira (antzeko edukia duten proposamenak proiektu bakarrean bilduko dira).

Bozketa-faserako hautatu ez diren proiektuak ere argitaratuko dira, arrazoiak azalduz.

4 – ZERRENDAK ARGITARATZEA ETA HERRITARREN BOZKETA (ekainaren 9tik 30era)

Behin bozketarako argitaratu beharreko zerrenda bukatuta dagoenean, bozkatzeko epea hasiko da. Proposamen bakoitzari buruz informazio hau argitaratuko da:

•    Proposamena egingo den auzoa
•    Deskribapena
•    Gutxi gorabeherako aurrekontua
•    Txosten teknikoa 
•    Argazkia
Bozketan Durangon erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du, 16 urte baino gehiago baditu. Bozketa  partehartu.durango.eus  web orriaren bidez egingo da.

Pertsona bakoitzak  behin bakarrik bozkatu ahal izango du auzo bakoitzeko. Beharrezkoa izango da proposamen bakoitza egiterakoan identifikatzea, proposamena egiten duen pertsonaren adina eta errolda kontsultatzeko.

5.- HERRITARREK BOZKATUTAKO PROIEKTUAK AURREKONTUEN PROIEKTUAN SARTZEA ETA WEBGUNEAN ZABALTZEA (uztaila-iraila)

Botazioa amaitu ostean, zerrenda ordenatu bat aterako da, proiektu bakoitzak jasotako boto kopuruaren arabera. Era horretan, proiektuak hautatuko dira zerrenda horren arabera, harik eta aurtengo parte-hartze bidezko aurrekontuetarako izendatutako gehieneko zenbatekora ahalik eta gehien hurbildu arte. Proiektu hautatuen kopurua, beraz, zehaztugabea da, hasiera batean.

Proposamen bera auzo batean baino gehiagotan aukeratzen bada, boto gehien lortu dituen auzo horretan baino ez da egingo. Beraz, egingo ez den auzoan edo auzoetan, hurrengo proposamen bozkatuenak egingo dira esleitutako aurrekontua agortu arte.

Oinarri hauetan aipatzen ez den bestelako edozein konturi buruzko erabakiak hartzeko eskubidea Gobernu Taldeak izango du.  

Hautatutako proiektuak Gobernu Batzordeak onartuko ditu eta Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Udalak, halaber, proposamen guztien zerrenda jasoko duen memoria bat argitaratuko du, eta bertan adieraziko du zeintzuk izan diren azterketa eta balorazio teknikoaren fasea igaro dutenak, bai eta 2026rako aurrekontu-proiektuan zein sartu diren eta zeintzuk ez, bozketaren emaitza gisa.

 

 

6.- Zein baldintza bete behar ditu proposamen batek Udalaren Aurrekontu Proiektuan sartzeko?

Oro har, Udaleko teknikariek kontu hauek aztertuko dituzte proposamenak baliagarriak diren ala ez erabakitzeko:

• Udalaren eskumena da?
Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du. Udalak jarduera batzuk egin ditzake, baina beste batzuk, ostera, beste administrazio batzuen mende daude.

• Legezkoa da?
Aztertuko da proposamena aurrera eramatea eragozten duen arautegirik dagoen edo guztion onuraren aurka doan, edota eduki iraingarririk edo diskriminatzailerik duen.

• Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa da?
Proposamenak herri osoaren, auzo baten edo kolektibo handi baten onerako izan behar du, norbanakoen interesen aldekoa barik.

• Bideragarria da?
Proposamena teknikoki bideragarria den aztertuko da, baita gauzatzeko eragozpenik egon daitekeen ere./big>

• Zenbat balio du?
Proposamenaren kostua kalkulatuko da eta 100.000 (Durango osorako proposatzen diren ekintzetarako) edo 50.000 (gazteentzako eta nagusientzako proposatzen diren ekintzetarako) eurotik gorako kostua duten proposamen guztiak baztertuko dira.

Aurkezten den proposamena ezin da, gaur egun, Udalaren plangintza- edo gauzatze-fasean egon.

Ez da onartuko Udalak dagoeneko egiten duen zerbitzu, obra edo horniduretarako udal-partidan gastua handitzea dakarren proposamenik, ez eta langile-gastuetarako proposamenik ere.

 

 

7.- Gerta liteke aukeratutako proposamenik ez gauzatzea?

BAI. Udalaren aurrekontuan sartutako proposamenak gauzatu aurretik, aurrekontuko gainerako partidekin egiten den bezala, proposamen horiek kontrolatu eta, zehatz aztertuko dira. Bestalde, aurrekontuen proiektuan sartu aurretik proposamena aztertu eta onartu arren, gerta daiteke azken tramiteak egitean lehen aurkitu gabeko oztopoak agertzea. Horrela gertatuz gero, informazio hori webgunean argitaratuko da.

 

 

8.- Zelan jakin proposamenak gauzatuko diren ala ez?

Aurrekontuak onartu ondoren, partehartu.durango.eus webgunean argitaratuko dira, proiektuen jarraipena egiteko atalean.

Proposamena faseren batean atzera botatzen bada, proposamen hori egin zuen pertsonari jakinaraziko zaio zergatik ez duen aurrera egin, baldin eta bere posta elektronikoa eman badigu.