null Udal sailek 39 proposamen aztertuko dituzte
Udal sailek 39 proposamen aztertuko dituzte

Pasa den astean zehar, Durangoko herritarrek aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren lehen fasean egindako proposamenak babesteko aukera izan dute.. Partaidetza-arauetan adierazten den bezala, 50 "atsegin dut" baino gehiago dituzten proposamenak hurrengo fasera igaroko dira, eta azterketa teknikoa egingo da. 750 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute fase honetan, eta 3.879 boto izan dira guztira.
Azkenik, udal sailek hurrengo fasera igaro diren 39 proposamenen edukia aztertuko dute. Azterketa hori ikuspuntu juridikotik eta teknikotik egingo da, eta horietako bakoitzaren zenbatespen ekonomikoa ere egingo da. Legez eta teknikoki bideragarriak diren proposamenak uztailerako programatutako bozketa-fasera igaroko dira, baldin eta haien zenbatespen ekonomikoak ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badu.