1.-Zer da aurrekontu parte-hartzailea?

Aurrekontu Parte-hartzailea durangar guztientzat zabalik dagoen prozesua da, Udalaren aurrekontuaren zati bat zertan erabil daitekeen proposatu dezaten.

Durangoko Udalak, bere aurrekontuaren zenbateko bat erreserbatzen du Aurrekontu Parte-hartzaile horren zati gisa. Urtero,  Udal Aurrekontuaren Proiektua egin aurretik prozesu honetan jasotzen diren proposamenak aztertuko dira.

Dokumentu honetan jasotako azalpen guztien helburua da prozesu hori zehaztea, 2023. urteko aurrekontua egiteko.