Oro har, Udaleko teknikariek kontu hauek aztertuko dituzte proposamenak baliagarriak diren ala ez erabakitzeko:
- Udalaren eskumena da? Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du. Udalak jarduera batzuk egin ditzake, baina beste batzuk, ostera, beste administrazio batzuen mende daude.
- Legezkoa da? Aztertuko da proposamena aurrera eramatea eragozten duen arautegirik dagoen edo guztion onuraren aurka doan, edota eduki iraingarririk edo diskriminatzailerik duen.
- Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa da? Proposamenak herri osoaren, auzo baten edo kolektibo handi baten onerako izan behar du, norbanakoen interesen aldekoa barik.
- Bideragarria da? Proposamena teknikoki bideragarria den aztertuko da, baita gauzatzeko eragozpenik izan daitekeen ere.
- Zenbat balio du? Proposamenaren kostua kalkulatuko eta 200.000 (Durango osorako proposatzen diren ekintzetarako) edo 100.000 (auzoetarako proposatzen diren ekintzetarako) eurotik gorako kostua duten proposamen guztiak baztertuko dira.