9.- Gerta liteke aukeratutako proposamenik ez gauzatzea?

BAI. Udalaren aurrekontuan sartutako proposamenak gauzatu aurretik, aurrekontuko gainerako partidekin egiten den bezala, proposamen horiek kontrolatuak eta, zehatz, aztertuak izango dira. Bestalde, aurrekontuen proiektuan sartu aurretik proposamena aztertu eta onartu arren, gerta daiteke azken tramiteak egitean lehen aurkitu gabeko oztopoak agertzea. Horrela gertatuz gero, informazio hori webgunean argitaratuko da.