11.- Urte osoan aurkeztu ahal zaizkio proposamenak udalaren aurrekontuaren proiektuari?

EZ. Urtean behin eta epe jakinean bakarrik aurkez daitezke proposamenak; betiere, Udalaren Aurrekontuaren Proiektua egin eta onartu aurretik. Urtean zehar, ostera, herritarrek Udalera jo dezakete iradokizunak eta ekarpenak egiteko, Durangon dauden komunikazio eta partaidetzarako bideak erabilita:    

  • Auzo- bileretan parte hartuta.
  • dalaren webgunean: www.durango.eus
  • HAZ bulegoan.