ERDIALDEA.1402- BIDEGORRI GEHIAGO SANAGUSTINALDEN
Hirigintza
Proposamen teknikoa:
Eskaera honen zati bat 2022ko udal aurrekontuekin egin da, “Oinezko eta bizikleta guneak handitu eta seinalizazioa indartzeko proiektua”ren barruan.
Proiektu honek, noranzko bakarreko kale batzuetan, tartean Sanagustinalden, lehentasuna eman dio bizikletari motordun ibilgailuen gainetik eta, horretarako, kaleak seinaleztatu dira eta beste obra batzuk egin.
Espaloia handitzeko egitasmoari dagokionez, 1 eta 3 zenbakien aurreko ilaran dauden 11 aparkalekuak kendu eta bertako asfalto-zoladura aldatu beharko litzateke.Gainera banku edo beste altzariren bat jartzeko aukera emango du.
Zenbatekoa: 50.000€