Pertsona bakoitzak, gehienez, proposamen bat egin ahal izango du arlo bakoitzeko.
Proposamen bakoitzak eskaera bakarra jaso ahal izango du. Proposamen berean eskaera bat baino gehiago egonez gero, eskaera bat bera ere ez onartzeko aukera dago.
Proposamen bakoitza egiterakoan, beharrezkoa izango da nor den identifikatzea, adina (16 urtetik aurrera) eta proposamena egiten duen pertsona Durangon erroldatuta dagoen jakiteko.
2026an, herritarrek parte hartzeko tresna honen zortzigarren edizioa jarri da abian, eta, horri esker, Durangoko herritarrek udal-aurrekontuko partida bateko inbertsio proposamenak proposatu, hautatu eta bozkatu ahal izan dituzte.
Oraingo honetan, Udalak 300.000€ gorde ditu, arlo bakoitzari 100.000 € lotuz, 2027ko udal-aurrekontuan proiektuak sartzeko eta gauzatzeko.
- Hiria
- Partaidetza
- Herritarrak, oro har
- Prozesuaren fase kopurua
- 5
- Oraingo fasea
-
- Azterketa teknikoa
- Erabilitako metodologia
-
- Sareko espazioa
- Zerikusia duten agiriak
- Arlo arduraduna
- Modernizazioa
- Zalantzak edo iradokizunak
- partehartu@durango.eus