1.- Zer dira aurrekontu parte-hartzaileak?

Aurrekontu Parte-hartzailea durangar guztientzat zabalik dagoen prozesua da, Udalaren aurrekontuaren zati bat zertan erabil daitekeen proposatu dezaten.

Durangoko Udalak, bere aurrekontuaren zenbateko bat erreserbatzen du Aurrekontu Parte-hartzaile horren zati gisa. Urtero,  Udal Aurrekontuaren Proiektua egin aurretik prozesu honetan jasotzen diren proposamenak jasoko dira.

2.- Nork eman dezake botoa?

Durangon erroldatuta dauden 14 urtetik gorako edozein pertsonak eta elkarteek.

3.- Nola eta noiz eman dezaket botoa?

Noiz? Proposamenak uztailaren 17tik abuztuaren 20ra bitartean bozkatu ahal izango dira webgune honetan.

Laguntza behar izanez gero, honako lekuetara hurbildu ahal izango zara:

•    Tabirako igerilekua: Tabira s/n (egunero 10:30-14:00)
•    Turismo bulegoa: Kurutziaga kalea 38 (asteazkenetik igandera, 10:00-14:30)
•    HAZ bulegoa: Barrenkale 17 (astelehenetik ostiralera 8:00-14:00)

Nola? Pertsona bakoitzak, NANarekin identifikatu ondoren, hiru proposamen bozkatu ahal izango ditu, 3, 2 eta 1 puntu-sistemaren bidez, eta 3 punturekin bozkatuko du bere ustez garrantzitsuena den aukera, puntu gehien lortzen dituzten proposamenak izango baitira aurrera eramango direnak.