Jarraian, prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituzten  proposamenak jasotzen dira. Hau da, proposamen horiek dira bozketa fasera pasatu direnak. 

Bozketan Durangon erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du, 16 urte baino gehiago baditu. Formulario baten bitartez identifikazio-agiria eta jaiotze-data baliozkotuko dira erroldarekin batera. Baliozkotzeak egin ondoren, proposamen bat hautatu ahal izango da ezarritako eremu bakoitzeko:

  • A) Durango osorako interes orokorreko proposamena, gehienez 100.000 €-ko aurrekontuarekin.
  • B) Durangoko gazteei zuzendutako proposamen bat, gehienez 50.000 €-ko aurrekontuarekin.
  • C) Durangoko adinekoei zuzendutako proposamen bat, gehienez 50.000 €-ko aurrekontuarekin.

Bozketa irailaren 9tik 23ra egin ahal izango da.