DURANGO. 1001-ZUHAITZ GEHIAGO
DURANGO. 1001-ZUHAITZ GEHIAGO

Hirigintza eta mugikortasuna

Proposamen teknikoa:

Gune urbanoan badaude berdegune eta zuhaitz gehiago jartzeko aukerak.

Hirigintzako eta Garapen Iraunkorreko Batzordeek Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko onartutako ikuspegi estrategikotik abiatuta ezarri zen “Sare Berdea” kontzeptua Durangorako. Herritarrek parte hartzeko prozesuaren ondoren onartutako ikuspegi amankomunean, gune urbanoan espazio libreen eta berdeguneen jarraitutasuna emateko beharra ezarri zen, pertsonek sare horretarako irisgarritasun iraunkorra izan dezaten. Horretarako, herriko berdeguneak lotzen dituzten oinezkoentzako eta bizikletentzako sareez osatutako sare osasungarri eta berde bat izatea proposatu zen.

Horren baitan, “Sare Berdea”-k ezarritako ardatzak aztertu eta zoladuraren zurruntasuna txikituz, gune berdeak handitu, eta zuhaitzen bitartez itzalguneak handitzeko lekuak aukeratu daitezke. Bertan egin beharreko obra-proiektua idatzi eta gauzatzeko 100.000 euro bideratu daitezke.

Txosten osoa deskargatu.

Zenbatekoa: 100.000€