ERDIALDEA.1402- BIDEGORRI GEHIAGO SANAGUSTINALDEN
ERDIALDEA.1402- BIDEGORRI GEHIAGO SANAGUSTINALDEN

Hirigintza eta mugikortasuna

Proposamen teknikoa:

Eskaera honen zati bat 2022ko udal aurrekontuekin egingo da.

Kontratazio prozesuan dago “Oinezko eta bizikleta guneak handitu eta seinalizazioa indartzeko proiektua”. 147.997,40 € bideratu ditu horretara udalak. Lanok udarako esleitzea aurreikusita dago.

Proiektu honek, noranzko bakarreko kale batzuetan, tartean Sanagustinalden, lehentasuna emango dio bizikletari motordun ibilgailuen gainetik eta, horretarako, kaleak seinaleztatuko dira eta beste obra batzuk egingo.

Espaloia handitzeko egitasmoari dagokionez, 1 eta 3 zenbakien aurreko ilaran dauden 11 aparkalekuak kendu eta bertako asfalto-zoladura aldatu beharko litzateke.

Txosten osoa deskargatu.

Zenbatekoa: 25.000€