ERDIALDEA.1502- ZEBRABIDEETAKO PASABIDEAK HOBETO ARGIZTATZEA
ERDIALDEA.1502- ZEBRABIDEETAKO PASABIDEAK HOBETO ARGIZTATZEA

Hirigintza eta mugikortasuna

Proposamen teknikoa:

Durangoko gune urbanoan 420 zebrabide daude inbentariatuta. Gehienek karril bakarreko galtzada gurutzatzen dute, baina badaude bi karril gurutzatzen dituztenak ere.

Argi dago udal kopententzia dela oinezkoen zebrabideak mantentzea eta hobetzea durangarren segurtasuna bermatzeko. Led argiteria zebrabideotan jartzeak segurtasuna handitzen du. Gomendagarria litzateke erabilera handieneko zebrabideak aukeratzea eta aztertzea zeinetan den egokiago honelako seinaleztapena jartzea, Durangoko zebrabide guztietan jartzeak proportzio handiko inbertsioa eskatzen baitu.

Hori horrela, egitasmo hau burutzeko 2.500 € (BEZ kontuan izan gabe) beharko lirateke led argia duen farola berri bakoitza jartzeko, kontuan izanik kasu gehienetan obra zibila egin beharko dela.

100.000 eurorekin 20 eta 40 zebrabide inguru argiztatu daitezke.

Txosten osoa deskargatu. 

Zenbatekoa: 100.000€