MADALENA. 1504- UMEEK JOLASTEKO PARKEA MADALENAN
MADALENA. 1504- UMEEK JOLASTEKO PARKEA MADALENAN

Haurrak eta Gazteria

Proposamen teknikoa:

Madalena auzoan ez dago umeentzako jolasguneak jarri daitezkeen leku askorik; hortaz, aukera guztiak aztertu beharko dira. Proiektuak honako fase hauek izango lituzke:

  1. Jolas-gunea non jarri zehaztu beharko litzateke. Madalenako plaza ez da lekurik onena, jende asko baitabil inguru horretan. Sasikoa kalean jarri daiteke, edo Ermodoko patioan.
  2. Proiektua idaztea. Espazioaren beharrizanetara egokituta.
  3. Obrak lizitatzea.

Txosten osoa deskargatu. 

Zenbatekoa: 100.000€