
SAN FAUSTO. 1802- SAN FAUSTOKO HAUR PARKEA
Haurrak eta Gazteria
Proposamen teknikoa:
San Fausto, irizpide teknikoaren arabera, nahiko ondo hornituta dago jolas-guneekin. Hiru jolas-gune daude auzoan.
Ez da gomendagarria jolas-gune berri bat jartzea eraikitzen ari diren azken eraikinaren ostean libre dagoen lurzoruan, lurzoru eraikigarria delako.
Jolas-gunea hobetu nahi bada edo, Otamotxenean bezala, izaera naturalagoa eman nahi bazaio, eta dagoen aurrekontuarekin, egokiena litzateke auzoaren ekialdean dagoen jolas-gunea aldatzea eta ingurunean integratzea.
Proiektuaren faseak:
- Proiektua idaztea. Gunearen beharrizanei egokitua.
- Obrak lizitatzea
Zenbatekoa: 100.000€