DURANGO. 2509-TRENBIDEAREN BIDE ZAHARRA ERREKUPERATU
DURANGO. 2509-TRENBIDEAREN BIDE ZAHARRA ERREKUPERATU

Hirigintza eta mugikortasuna

Proposamen teknikoa:

Trenbide zaharraren hormak botatzeko kudeaketak ari da egiten Udala. Eta lehengo trenbide zaharraren trazaduran gune berde luze bat gauzatzeko lanak egitea aurreikusten du.

Lur horien jabegoa ez da Udalarena, Eusko Jaurlaritzarena baizik, eta lur horietan edozein lan egiteko bere baimena behar da, edota Udalaren aldeko lagapena lortu.

Esparru hori guztia hobetzeko lan horien kostua 200.000 euro baino askoz gehiago kostatuko da. Hala ere, diru-partida horrekin eremuaren zati txiki baten hobekuntza egin zitekeen.

Hori dela eta, proposamen hau onartuz gero, eta udalak diru-partida handiagorik ez baluke jarriko ere, antolaketaren esparruaren dokumentua idatzi eta dagozkion obrak esleitu daitezke, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena lortuta.

Txosten osoa deskargatu

Zenbatekoa: 200.000€