Haurrak eta Gazteria
Proposamen teknikoa:
Durangon haurrentzako jolasak dituzten 14 parke publiko daude. Otamotzena eta San Ignacio, duela gutxi berregokitutakoak. Sasikoako jolasgunea birgaitzea eta Txibitenan espazio berri bat jartzea aurreikusi da, Arripausuetako espazioaren ordez.
Erabat birgaitzeak edo Errotaritxuenan egindakoaren mailan jolasgune berri bat jartzeak, 200.000 eurotik gorako inbertsioa suposatzen du.
Aurrekontu estimazio horren bidez, era horretako inbertsio berri baterako leku egokia zein izan daitekeen identifika liteke, esku-hartze globala barne hartzen duena, San Inazion egin berri denaren antzera.
Esku-hartzearen esparrua eta irismena identifikatu ondoren, proiektu tekniko bat idatzi, obrak lizitatu eta gauzatu beharko dira.