Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus
Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Durangorako adinekoentzat interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.
Ekainetik irailera bitartean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 50.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.
IDENTIFIK. | PROPOSAMENA |
---|---|
8103 | Durangoko kultura hobetzea Iurreta edo Amorebieta bezalako kultura arloa izatea nahi dut. Aurten ez da ezer eskaini, eta ondo legoke ikastaroak doan izatea edozerbait ordaindu behar bada, eskatzaile bakoitzaren ekonomia kontuan hartzea. Ikastaroak, antzerkia, hitzaldiak, musika, opera, zarzuela, etab. |
8303 | Adinekoen bakardadearen aurkako Cohousnin-a sustazea "Cohousing"-a etxebizitza independente bat eskaini nahi duen bizitegi-modalitate bat da, gune eta zerbitzu komunekin (sukaldea edo atsedenlekua, adibidez). Gune horrek milioika adineko lagun dezake gastuak partekatuz eta behar dituzten zerbitzu eta instalazioen kostuak murriztuz. Beraz, Udalari eskatzen diot lursail bat lagatzeko edo sustatzeko, adinekoak bizi, elkartu eta beren auzoak sortzeko eraikin bat eraikitzeko, kostuak aurreztuz eta aldi berean lagunduta egoteko ". |
8501 | EDUKIONTZI IRISGARRIAK adineko pertsonak dauden auzoetan Adineko biztanle gehien dituzten auzoak lehentasuntzat hartuta, dauden edukiontzien ordez, edukiontzi lagunkoiagoak jartzea. Merkatuan badira mugikortasun urriko pertsonentzako edukiontzi irisgarriagoak, esku-palankak dituztenak, leihatila baxuak dituztenak, etab. Hasteko, edukiontzi gutxi batzuk alda litezke, eta jendea nola maneiatzen den ikusi, proba pilotu gisa. |
8902 | SASIKOArako hiri-altzariak Sasikoa kalearen ingurua, Anboto kalearen eta Urkiola kalearen ondoan, Durangoko adinekoen kontzentrazio handieneko guneetako bat da. Sasikoa kalea da espazio ireki bat duen kale bakarra, non eguzkitan eseri eta sozializatzeko aukera dagoen. Sasikoa kaleaz ari gara, 10, 12 eta 14 zenbakien parean. Espazio horretan zenbait banku eta gainerako hiri-altzari dauden arren, uste dugu dagoen eguzkiarekiko orientazioak eta bertan bizi diren adineko pertsonen kopuruak eragindako eskaera handiak( beren aulkiak jaisten dituzte, bankuak betetzen dituztelako)hiri-altzariak berriz diseinatzea ahalbidetuko luketela, eskaerari erantzuteko eta sozializazio-espazioak sortzeko. Durangoko beste leku batzuetan arrakasta handiz egin den bezala, hiri-altzariak birkokatzea proposatzen dugu, bankuak elkarrengana bideratzeko, soziabilizatzeko zirkuluak sortuz. |
8906 | Hiriko gimnasioa eta adinekoentzako elkargunea Teilatutako espazio bat prestatzea, ahal dela ondo kokatuta eta kalean bertan, ariketa fisikoa egiteko eta adinekoen topagune izateko. Ermuan San Pelaio auzoan dagoen gune bat hartuko dugu erreferentzia gisa: plaza horren erdian, "kristalezko kiosko" bat dago, eta gimnastika-aparailuak jarri dira bertan, eta, horien inguruan, esertzeko eta hitz egiteko eserlekuak. Kiosko hori eraikitzeko, lehendik zegoen pergola bati teilatua jarri zioten eta itxi zuten. Arrakasta handia izan du, beti izaten da jendez gainezka dago eta Durangon ere arrakastatsua izan daitekeela uste dugu. Zerotik antzeko espazio bat eraikitzea oso garestiegia izango litzatekeenez, lehendik dagoen eta antzeko funtzio bat bete lezakeen espazio bat gaitu al liteke? |
9302 | Irisgarritasuna Juan de Iciar kalean Irisgarritasun-arazoak saihesteko, batez ere adinekoentzat, auzoaren inguruko eskailera guztiak deuseztatu behar dira, bi alboetan eta hilerriko errepidetik auzora sartzeko guneetan. Egungo egoeraren argazkiak erantsi dira. |