Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus

HASIERARA ITZULI

Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Landakorako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.

Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.

IDENTIFIK. PROPOSAMENA
15108 Argiztapena hobetzea.
Matxinestarta kaleko argiztapena oso eskasa da. Argi baxuagoak eta indartsuagoak behar dira.
15203 Argiztapena.
Matxinestarta kaleko argiztapena hobetzea.
16102 Tenis-pistak estaltzea.
Tenis-pistak estaltzea eskatzen dut urte osoan zehar erabili ahal izateko. Orain ez dago obra egitea galaraziko duen goi-tentsioko kablerik. Batzuk Arrigorriagara joan behar izaten dugu gustuko dugun kirola egin ahal izateko.
16701 Gaztegune.
Gune bat gazteak egoteko.
16801 Oinezkoentzako pasabideak Untzillaitz kalean.
Behar bezala zolatutako oinezkoentzako pasabide bi egitea proposatzen dut, alde batetik, Taduko aparkalekua Untzillaitz kalearekin, eta bestetik, kale hori bera Olleria kalearekin lotzeko. Azken zati honetan pasabide bat egin da, jendea etengabe pasatzen zelako berdegunearen erditik (oso itsusi geratzen da). Gauza bera gerta daiteke jendea aparkalekutik Landako ingurura pasatzen hasten bada, bidegorria zeharkatuz. Ez da oso logikoa Tadun aparkatzen baduzu eta Landako gunera joan nahi baduzu, aparkalekuko leihatila dagoen lekutik irten behar izatea. Honekin batera zolatzeko proposatzen ditudan pasabide bien argazkiak atxikitu ditut. Eskerrik asko.
16902 Tenis-pisten zoladura aldatzea euria egiten duenean ur-putzuak saihesteko.
Euria egiten duenean Landakoko udal tenis-pistak ur-putzuz betetzen dira, euriteen intentsitatea edozein dela ere. Gainera, putzuek hainbat egun irauten dute. Hori hainbat arrazoigatik gertatzen da; alde batetik, mantentze-lanak ez direlako egokiak; bigarrenik, ez dagoelako ura lehortzeko tresna egokirik; eta azkenik, zoladuraren inklinazioa ez delako egokia, eta horrek ura behar bezala dreinatzea eragozten du. Ur-putzuek pistak hondatzea eragiten dute, eta Landako Tenis Klubak edota gainerako herritarrek ezin dezakete behar bezala entrenatu. Aurrekoa kontuan hartuta, hainbat proposamen ditut: egungo zoladura hobetzea eta inklinatzea eta beharrezko obrak egitea, eta pistak lehortzeko tresna egokiez hornitzea. Era berean, pistetako bat estaltzeko aurrekontua eta proiektua egin daiteke, padel-pistetan egin duten antzera.
16903 Gallanda kaleko parkea.
Jolas-parkea plazaren erdialdean dago (Gallanda kaleko 4. zenbakiaren parean), eta bertako zoru bigunak mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna eragozten du, eta buelta handiagoa ematera behartzen ditu. Bestalde, zoru biguna belar-eremuraino iristen da, eta erabat higatuta dago, mugitzeko arazorik ez duten pertsonek oinezkoentzako pasabide gisa erabiltzen dutelako. Horregatik, eskaera honen bitartez, nire proposamena kontuan hartzeko eskatzen dut, eta mugikortasun urria dugunontzat sarbidea birmoldatzea.
16904 Belardiak apaintzea.
Trenbide zaharra zegoen lekuan sortu diren belarguneak (bidegorriaren ondoan) lore edota zuhaitzekin apaintzea, udan gotorleku klimatiko bezala jokatu dezan bidegorriak.
17002 Oinezkoentzako pasaguneetako argiteria.
Oinezkoentzako pasaguneetako argiteria hobetzea.
17102 0-5 urte bitarteko haurrentzako parkeak.
Landako inguruan (Muruetatorre, Ibaizabal edo Txibitenako U-a dagoen inguruan) parke bat jartzea gustatuko litzaidake, ahal bada aterpe batekin, gure seme-alabek urte osoan erabili ahal izateko. "Parke" berri bat egin dute, nolabait deitzearren, Sorginen parean, baina ez da egokia, izan ere, ez dago eskaintza nahikorik, batez ere txikienentzako. Egia da Landako Guneko parkea dugula, baina ez da guretzat bakarrik (logikoa denez) eta gainera, ez da urte osoan zabalik egoten. Halaber, entzun dut laster itxi egingo dutela eta gure seme-alabentzako parkerik gabe geratuko gara. Durangon, zoritxarrez, ez dago estalitako parkerik. Hainbat proposamen dauzkat: U parkea berreskuratzea, Muruetatorren parke bat egitea (lekua soberan dago), eta/edo Sorgin pareko parke berri hori handitzea edo egokitzea (eta mesedez, estalia izan dadila) . Eskerrik asko Ondo izan.
17701 PISTA ESTALIKO atletismo lehiaketak LANDAKO GUNEAN
Gure proposamena da beharrezko materiala erostea LANDAKO GUNEAN PISTA ESTALIKO atletismo lehiaketak egiteko. Erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera diseinatu beharko litzateke proiektua, baina aukera bat da DURANGO BIZKAIKO atletismoaren erreferentea izan dadin.
17804 Argiteria- Txakurren kontrol gehiago.
Murueta Torre kaleko argiteria hobetzea, ibaiarekiko paraleloa den kalearen zatian.
Txakurren jabeei kontrol gehiago ezarri, askok ez baitituzte kakak jasotzen. Bestalde, debekatu eta kontrolatu dezatela atari eta hormetan pixa egitea.
17805 Argiteria eta garbiketa.
Murueta Torre kaleko argiteria hobetzea 3. eta 4. blokeen parean, oso eskasa baita. Iluntzen duenean arriskutsua da espaloi horretatik ibiltzea. Normalean jende asko etortzen da kiroldegitik S.Inaziora pasatzeko beldurra ematen dielako.
Horrez gain, eremu honen garbitasuna hobetu beharko litzateke, txakurren kakak ez direlako batzen, eta atarietako sarreretan pixa egiten dutelako. Gainera, jende asko ibiltzen da eremu horretan.
17806 Argiteria eta garbiketa.
Murueta Torre inguruko argiteria hobetzea. Farolek ez dute ezer argitzen eta beldurra ematen du gauez bertatik ibiltzeak.
Landako Gunean festa handiak egiten direnean edo inguruan ekitaldiren bat dagoenean, auzoa pixatoki bihurtzen da. Nazkagarria da.
17808 Txakur pixa.
Txakurrek pixa egiten dutenean, beren ugazabek garbitu dezatela ura eta lixibarekin, zeren eta usain txarrarekin ezin liteke paseatu ere egin Durangotik.
17809 Asteburuetako zaratak eta botiloiak.
Asteburuetan zarata handia dago, izan ere, botiloi asko egiten dira, eta baldarkeriak ere bai. Kontrol gehiago behar da.
17811 Txakurrak.
Txakurren jabeek kakak jaso eta ur botila bat soinean eramatea proposatzen dut, txakurrek pixa egiten dutenean botatzeko.