Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus

HASIERARA ITZULI

Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Madalenarako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.

Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.

IDENTIFIK. PROPOSAMENAK
15001 Bidegorria.
Errepidearekiko paralelo dauden kotxeen plazak kentzea eta, horrela, bidegorria Muruetatorre auzoraino zabaltzea. 
15104 Espaloia zabaltzea.
Oiz kaleko espaloian, kotxeak baterian aparkatzen diren tokia oso estua da, eta, batzuetan, kotxeak aparkatzen ari direnean, kontuz ibili behar da. Nire proposamena espaloiaren zati bat zabaltzea litzateke, errepidea oso zabala delako eta espazio nahikoa egongo litzatekeelako.
15105 Berrurbanizazioa. Asfalto gutxiago eta berdegune gehiago.
Frantzisko Ibarra kalean, aparkatzeko kalea oso estua denez, oso zaila da aparkatzea. Jendeak sarritan kolpatzen du kotxea, maniobratzeko lekurik ez dagoelako. Auzokoentzat ezinbestekoa da eremu hori guztia berrurbanizatzea. Ideala litzateke asfalto gutxiago, kotxe gutxiago eta berdegune gehiago edukitzea, bankuekin eta umeentzako jolas estaliekin. Gainera, noizko egingo dute oinezkoentzat eremu hau eta Fray Juan de Zumarraga kalekoa (ermitaren ondoko eremua, farmaziatik etxedreameraino doana?. Badago proiektu bat, eta bete beharko litzateke bizilagunen ongizaterako. Bestalde, Fray Juan de Zumarraga kalea, ermitatik instituturaino doana, herriko sarbideetako bat da eta oso bistan dago. Taberna inguruetan hainbeste aparkaleku egon beharrean, espaloia zabaldu beharko litzateke. Horrela, terrazak zabaldu (baita lizentziak ere) eta berdegune gehiago jar daitezke (zuhaitzak, landareak, zuhaixkak), betiere errepidearekiko segurtasuna mantenduz. Interesgarria litzateke, halaber, Iurretako Maspe kaleko medianarekin lotuko litzatekeen landaredi-mediana bat jartzea.
15302 Ermodo kalea oinezkoentzat bihurtu.
Ermodo kalea oinezkoentzat bakarrik bihurtu (eta garajea dutenentzat). Horretarako, Trenbide kalearen norabidea aldatu beharko da, eta agian, beste kaleren batena ere bai.
15801 Psikobonoak danontzat.
Osasun mentala garrantzitsua da eta ez deutsat zentzurik hartzen psikobonoa 35 urtera arte bakarrik izateari. Adin muga kendu eta denontzat jarri.
16601 Mikelarra hobetzea.
Mikeldi eta Juan de Olazaran 4.zenbakiko etxebizitzen artean haur-parkea egitea, "Mikeldiko idoloa" gertu dagoela kontuan hartuta. Bertan haurrak eta adinekoak ibiltzen direnez, eta leku nahikoa dagoela kontuan izanda, haurrentzako parke bat eta adinekoentzako ariketa-makinak jar daitezke. Bestalde, ibaitik hurbilen dagoen eremuan txakur-parke bat egin liteke; izan ere, eremu horretatik aske ibiltzen dira, eta arriskuan jartzen dituzte oinezkoak eta bizilagunak.
16602 Mikelarra hobetzea.
Mikeldi eta Juan de Olazaran 4.zenbakiko etxebizitzen artean haur-parkea egitea, "Mikeldiko idoloa" gertu dagoela kontuan hartuta. Bertan haurrak eta adinekoak ibiltzen direnez, eta leku nahikoa dagoela kontuan izanda, haurrentzako parke bat eta adinekoentzako ariketa-makinak jar daitezke. Bestalde, ibaitik hurbilen dagoen eremuan txakur-parke bat egin liteke; izan ere, eremu horretatik aske ibiltzen dira, eta arriskuan jartzen dituzte oinezkoak eta bizilagunak.
17001 Kirola.
Gaur egungo LANDAKOKO udal gimnasioan jende gehiegi egoten da egunero. Txiki geratu da. Nire proposamena da musika kontserbatorioa aldi baterako dagoen tokian udal-gimnasioa jartzea, musika-eskola bere egoitzara itzultzen denean.
17202 Muga eta Leaniz tabernetako plaza asfaltatzea.
Muga taberna eta Leaniz jatetxea dauden plazako baldosak eta zorua aldatzea. Gaur egun, lurra oso labainkorra da. Euria egiten duen egunetan haurrak, emakumeak, gizonak, adinekoak… erortzen dira. Oso arriskutsua da, eta zoruak horrela jarraituz gero, egunen batean zerbait larria gerta daiteke.
17803 Espaloiak eta maskotak.
Txakurren jabeentzako lege edo araudi bat egon beharko litzateke. Ur botila bat eta desinfektatzailea eraman beharko lukete, txakurrek pixa egiten dutenean botatzeko. Durangon usain txarra dago. Gainera, etxabeak belztuta daude eta usain txarra dute. Euria egiten duenean, espaloiak belarrez eta lurrez betetzen dira, eta ura ez da ondo pasatzen. Eskailera-buruak eta estoldak oso zikin daude. GARBITU EGIN BEHAR DA.
17807 Estoldak eta argiteria.
Estoldak zikin eta zaborrez beteta daude.
Toki batzuetan argiteria oso eskasa da; Askatasun etorbidean, esaterako.
Beren txakurren kakak jasotzen ez dituzten jabeei isunak jar diezazkietela.