Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus
Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek San Faustorako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.
Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.
IDENTIFIK. | PROPOSAMENA |
---|---|
15102 | Estalitako bizikleta-aparkalekuak. Nire proposamena da aparkalekuak jartzea arkupeetan edo bizikletak bustitzen ez diren lekuetan, eta ezin den lekuetan, estalki bat jartzea aparkalekuen gainean, bizikletak herdoildu ez daitezen eta ez ditzaten bertan utzi. Durangoko auzo batzuetan ez dago garaje edo trastelekurik, eta, ondorioz, bizilagunek bizikleta kalean utzi behar izaten dute. Beraz, ondo legoke horrelako aparkaleku estaliak edukitzea. |
15107 | Ur txorrotak. Nafarroa plazako barruko patioa (goiko patioa, bakarra dena, 2.atariaren atzean) aprobetxatzea gustatuko litzaidake, udarako ur-txorroak jartzeko. Patioa oso zabala da, eta eserleku batzuk eta txorro batzuk jar daitezke auzoko haurrek udan jolastu eta ondo pasa dezaten. Izan ere, gure auzoko haurren kopurua asko hazi da. |
15301 | Ur txorrotak San Fauston. Otamotzena auzoan dagozan edo Tabiran jarriko dituzten ur txorroten antzekoak San Fausto auzoan jartzea. |
15303 | Autobus geltokia San Fauston. Diputazioari formalki eta ofizialki eskatu nahi nioke Bilbora autobidez doazen autobusak San Faustoko geltokian gelditzeko. Durangon hasi edo amaitzen diren lineek ez lukete arazorik izan behar San Fauston amaitzeko edo hasteko, ezta asteburuan bertan geldialdia egiten duten lineek ere. |
15304 | San Faustoko zabuak estaltzea. Zabuak dituen parkeren batean estalkia jartzea eskatzen dugu. Auzoan ez dugu aukerarik euria egiten duenerako, bustita dagoenerako edo eguzkiak gogoz berotzen duenerako. |
16101 | Haur parkea estaltzea. Euria egiten duenean haurrak eta helduak egoteko leku bat behar da. Une honetan daukagun toki bakarra eskola publikoa da, eta euri-egunetan ez da lekurik egokiena (lokatz asko egoten da). |
16404 | Zuhaitzak haur-parekeetan. Haur-parkeen inguruan zuhaitzak jartzea proposatzen dut, udan itzala eman dezaten, baina neguan eguzkia pasatzen utz dezaten (hostoak erortzen direnean). Pena da parkeak ezin erabiltzea bero handiegia dagoenean itzalik ez dagoelako, eta haur guztiak herriko parke batean pilatu behar izatea (adibidez, Ezkurdin. Izan ere, udan itzala eta neguan eguzkia egoten da hemen). Proposamen hau herri guztian aplika daiteke, eta ez auzo honetan bakarrik: Urki kalea, Otamotzena eta Tabirako parkeetan, adibidez, ondo egongo litzateke. |
17101 | San Faustoko futbol- eta saskibaloi-kantxa hesitu. San Faustoko futbol- eta saskibaloi-kantxa hesitu aparkalekura ematen duen aldetik. |