Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus

HASIERARA ITZULI

Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek San Rokerako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.

Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.

IDENTIFIK. PROPOSAMENA
15501 Komun publikoa Otamotzenan.
Otamotzena parkean komun publiko bat jartzea.
15502 Aterpea Otamotzena parkean.
Erabilera anitzeko aterpea jartzea Otamotzena parkean.
15604 Aterpea.
Aterpea jartzea Otamotzena parkean, eguraldi txarretik babesteko.
16301 Bizikleta garbitegia
Bizikleta garbitegi bat jartzea.
16401 Aterpea Errotaritxuenan.
Errotaritxuena parkean aterpe bat jartzea beharrezkoa dela uste dut. Horretarako, hormigoizko eremuetako bat aterpe edo karpa batekin estali daiteke. Horrela, euria egiten duenean gune honetaz gozatu ahal izango dugu, eta bestalde, udan itzala emango digu. 100.000 € baino gutxiagoko aterpeak daude, Iruñako lizitazioetan ikusi dudanez: https://www.pamplona.es/cubiertas-en-juegos-infantiles.
16402 Errotaritxuena ur-gunea.
Erabiltzaile guztientzako leku nahikorik ez dagoenez, parkeko ur-eremua handitzea proposatzen dut, ur-zurrusta eta elementu gehiago jarrita. Udan ez da ume guztientzako tokirik egoten.
16906 Zebra-bide baten argia jartzea.
San Roke kalean zebra-bide bat dago aldapa baten hasieran/ bukaeran. Hau Durangoko saihesbidetik jaitsita lehenengoa da, eta ibilgailuak nahiko abiadura azkarrean igarotzen dira. Bertatik ume asko joaten dira eskolara egunero, eta hainbat susto eduki ditugu. Nire proposamena da zebra-bide hau hobeto seinaleztatzea, hau da, lurrean argia edo seinale argiztatu bat jartzea. Bestalde, ondo legoke puntu honetan ibilgailuen abiadura mugatzea.
17314 Kantxak.
Auzoan 2 parke txiki bakarrik daude; hala ere, gazteen edo nerabeen kasuan, ez dago kirola egiteko kantxarik. Horregatik, ikastetxe publikora joan behar dugu futbolean, saskibaloian eta abarretan jokatzeko. Gustatuko litzaidake erabilera anitzeko kirola egiteko gune bat prestatzea (tenisa, boleibola, futbola, saskibaloia...).
17315 Estalitako haur-parkea.
Otamotzenako haur-parkea handitzea, zabua eta txirrista jarrita. Bestalde, euria egiten duen egunetarako aterpea jartzea egokia litzateke. Haur asko dituen auzo gaztea da, jolasteko leku gutxi ditu, eta gainera, egun euritsuetan ezin daiteke erabil.
17316 Autokarabana gunea.
Autokarabanentzat ura betetzeko eta husteko puntu bat egokitzea. Aparkalekuak ere egokitu daitezke, eta egonaldiaren gehieneko denbora arautu. Beste turismo mota ekarriko luke horrek, eta herrian gastuak egingo lituzkete.
17317 Zabalarra haur parke inklusiboa.
Zabalarra eskolako patioan obrak egitea. Haurrentzako jolasgune inklusiboa jartzea, naturara hurbildu eta jolas librea sustatzeko.
17318 Futbito eta saskibaloi kantxa itxiak.
Interesgarria litzateke kirol-kantxa itxi bat jartzea, gazteek jolasteko espazio seguru bat izan eta inor molestatu ez dezaten. Kantxa hori estalita egon liteke neguan ere jolastu ahal izateko.
17319 Beste udalerrietako zabor-kamioien zirkulazioa ezabatzea.
Larrinagatxura bidean inguruko udalerrietako zabor-kamioien transferentzia-estazio bat dago. Horrek arriskua, zarata eta usan txarrak eragiten ditu. Gainera, gaur egungo kokalekua guztiz lekuz kanpo dago. Lekualdatzea eskatzen dugu auzoaren bizi-kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
17320 Haur-parkeetako azpiegitura hobetzea.
San Roke auzoan, haur-parkeen azpiegitura hobetu beharko litzateke: alde batetik, oso azpiegitura gutxi dago haur txikienentzat, esaterako, ez dago zaburik txiki-txikientzat (0-3 urte). Gainera, ez dago haur-parke estalirik (Durangon, oro har), eta hori arazo bat da, euria egiten duen egunetan ezin baitaiteke bertan jolastu. Horrez gain, beste eskaera zehatz bat egin nahi nuke: heldu eta haurrak batera ibiltzeko zabu bat jartzea (Galdakaoko eredu baten argazkia atxiki dizuet). Pena da Durango osoan horrelako bat ere ez izatea, haur txiki asko baitaude gure auzoan, eta egokia izango litzatekeela deritzot.
17321 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Uste dut beharrezkoa dela aterpe bat jartzea, eguraldi txarra dagoenean haur zein helduek ez baitute eremu estalirik.
17322 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Nire proposamena da parkea estaltzea eguraldi txarra egiten duenean umeek lasai jolas dezaten. Horrez gain, urtebetetze jaiak ere ospatzeko aukera egongo litzateke.
17323 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Beharrezkoa da aterpe bat jartzea egun euritsuetan aprobetxatu ahal izateko eta Auzoguneko jarduerak egin ahal izateko, lekua oso txiki geratu baita.
17324 Otamotzena parkerako aterpe bat.
Otamotzena parkerako aterpe bat.
17325 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Gune estalia jartzea Otamotzena parkean, euria egiten duen egunetarako.
17326 Parkean gune estali bat jartzea.
Otamotzena parkearen zati bat estaltzea.
17602 Askatasun etorbidea oinezkoentzat jartzea.
Askatasun etorbidean jende asko ibiltzen da, haur-parke batetik eta denda askotatik gertu baitago. Nire proposamena da gune hau oinezkoentzat jartzea, lehenengo zeharkako kaleraino, eta auzokoen ibilgailuak soilik baimentzea.
17802 Maskotak eta estoldak.
Txakurrentzako eta pertsonentzako pixatokiak jartzea.
Durangon pixa usaina dago, eta gainera, estoldak zaborrez beteta daude.