Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus

HASIERARA ITZULI

Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Tabirarako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.

Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.

IDENTIFIK. PROPOSAMENA
15101 Kirol anitzeko kantxa Intxaurrondo zentroan.
Intxaurrondo zentroan hainbat hobekuntza egin daitezke: alde batetik, ez dago argiztapen nahikoa, batez ere neguan, eta beldurra ematen du. Bestetik, kirol anitzeko kantxa bat egitea proposatzen dut, futbolaz gain beste kirol batzuk egin ahal izateko, adibidez, saskibaloia. Horrela, espazioa gehiago aprobetxatu liteke, eta Geu Be elkarteak eta gazteekin lan egiten duten gainerako elkarteek (Iñurri, Berbaro...) ere erabiltzeko aukera izango dute. Eremu honetan haur eta gazteentzako ekintza asko egiten dira, beraz, uste dugu onuragarria izango litzatekeela kirol-eskaintza handitzea, bai auzokoentzat, bai Intxaurrondon dauden elkarte guztientzat.
15403 Oinezkoentzako bidea.
Tabirako parkean sarritan umeei baloiak errepidera ihes egiten die eta kaletik korrika ibiltzen dira baloiaren bila. Uste dut Izei eta Urki kaleak itxi beharko liratekeela, oinezkoek edo auzokoek soilik erabiltzeko, eta, horrela, bertatik lasai ibil gaitezke, harrapatua izateko beldurrik gabe. .
15106 Herri-autobusa.
Mugikortasun-arazoak dituzten adineko askori kosta egiten zaie udalerriko beste eremu batzuetara joatea: osasun-zentroetara, autobus edo tren geltokietara, erosketak egitera, norbait bisitatzera... Ideia ona izango litzateke egun guztian zehar herritik dabilen autobus bat jartzea (arazoa kutsadura bada, izan dadila elektrikoa). Udan Tabirako igerilekura joateko autobus bat jarriko dutenez, aukera ona izan daiteke eskaera honetan esandakoen alde onak eta txarrak ikusteko.
15201 Autokarabana gunea.
Autokarabana gune bat Zuhatzola parke inguruan. Eremu lasaia da, herrigunera oinez iristeko erraza eta Onako bide berritik iristeko erraza.
15701 Tabirabide kalea konpontzea.
Tabirabide kaletik kotxe eta oinezko asko ibiltzen dira egunean zehar, eta ez dago egoera onean. Espaloiak oso estuak dira, eta beraz, ez dira ondo sartzen haur-kotxeak, gurpil-aulkiak edota garbiketa-ibilgailuak. Horrelakoek sarritan kale horretatik pasatzea saihesten dute ez dutelako lekurik. Errepideak oinezkoentzako lehentasuna duenez, honako hau da nire proposamena: espaloiak eta errepidea altuera berean jartzea, kalearen hasieran dagoen espazioan aparkalekuak jartzea eta oinezkoentzat lekua zabaltzea.
15901 Tabirako futbol 7ko zelaia berritzea.
Tabirako futbol 7ko zelaiak berrikuntza behar du. Durangoko kirol komunitatean jende asko ibiltzen den gunea da. Igandero erabiltzen da, gazteek batez ere, baina egoera txarrean egoteak ez du soilik jokoaren kalitatean eragiten, jokalarientzat ere arriskutsua baita. Penalti guneetan zuloak daude eta estoldak egoera txarrean daude. Zelaiak urteak daramatza mantenurik gabe eta berriztu egin behar da. Inbertsio erabakigarria da jokalarien segurtasuna bermatzeko.
16001 Zebra-bide altuak Gasteiz bidean.
Gasteiz bidean autoek abiadura handia hartzen dute, eta bidea gurutzatzea ez da segurua. Gainera, gauez lasterketak eta tronpoak egiten dira bide horretan. Proposamena: Estankonako biribilgunetik igerilekuetako biribilgunera 2 zebra-bide altu jartzea, argiztatuta.. Bestalde, bertan dagoen semaforoari dagokionez, bi eskaera egin nahi nituzke: alde batetik, zebra-bidea altuago jartzea, eta bestetik, semaforoa anbar kolorean egotea. Hau da, berdetik gorrira igaro beharrean, anbar kolorean egotea eta botoiari sakatuz gero, oinezkoentzat berdean jartzeko aukera egotea.
16103 Arratoiak.
Gazteiz bidean arratoi asko daude. Arazo hori konpontzea nahiko nuke.
16104 Polizia
Polizia gehiago nahi dut Durangotik oinez patruilatzen.
16303 Garbiketa eta sastrakak kentzea- Gazteiz bidea 11.
Durangoko Gasteiz bideko 11. zenbakiko eraikinaren ondoan dagoen lursaila garbitzeko eta sastrakak kentzeko eskatzen dut.
16403 Autoentzako aparkalekua Gasteiz bidean..
Gasteiz Bidean autoentzako aparkalekuak jartzea proposatzen dut.
17201 Igeriketa-instalazioak handitzea.
Tabirako igerilekuetako igerileku handian itxitura klimatizatua jartzea, ikasturtean zehar kirol-instalazio gisa erabili ahal izateko. Landakoko igerilekuetan hainbat ikastaro, entrenamendu etab. egiten dira arratsaldez, eta norbanakoak ere igeri egitera joaten dira. Igerileku honekin, kale gehiago egongo lirateke igeri egiteko eta baita ikastaro eta entrenamenduetarako ere.
17501 Autobusak Ikastola Ibaizabal.
Egunero-egunero Ibaizabal ikastolako ikasleak batzen dituzten autobusek ez dute lekurik dagokien lekuan aparkatzeko. Batetik, kotxeren bat beti txarto dagoelako aparkatuta (autobusen lekuan) eta bestetik, kotxerik ez badago ere, ez direlako guztiak sartzen. Honekin lotuta, gainera, ikasleen irteera ordua baino askoz ere lehenago heltzen dira autobusak eta kriston jaleoa montatzen dute, errepidea okupatzen dutelako. Ez dago beste lekuren bat aparkatzeko? Ibaizabal ostean? Eliza ostean, kulturalerako bidean? Eskerrik asko.
17502 Arratoiak hiltzea.
TABIRA auzoan eta GASTEIZ BIDEAN arratoi asko dago. Hauek hiltzea proposatzen dut.
17601 Pinondoko argiteria hobetu.
Pinondoko parkean argi oso gitxi dago eta gabetan nahiko ilun geratzen da bertatik pasatzen garenontzat. Led potenteagoekin konpondu daiteke. 200€.
17801 Argiteria, txakur-kakak eta estolderia.
Hainbat leku oso ilun daude. Farola gehiago jartzea proposatzen dut.
Txakurren jabeek kakak jaso eta pixa egiten dutenean ura bota dezatela.
Estoldak zaborrez beteta daude eta euria egiten duenean ura ez da ondo pasatzen.