Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus
Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Erdialderako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.
Maiatzean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 100.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.
IDENTIFIK. | PROPOSAMENA |
---|---|
15202 | Matuteko parkea biziberritu. Matuteko parkea leku itsusia eta osasungaitza bilakatu da. Pintadaz, belarrez eta txakur kakaz beteta dago. Gune honetan ez dago umeek jolasteko ezta adinekoek (gero eta gehiago dira) atseden hartzeko parkerik. Eremu zabala da eta gauza asko egiteko aukera eman dezake. |
15401 | Bizikleta-bidea kentzea. Montevideo 1etik Montevideo 4ra doan bizikleta-bideak arazo ugari sortzen ditu. Espaloia berdintzea proposatzen dut, are gehiago errepidea margotu dutenean, bizikletak pasa daitezen. |
15601 | Astarloa kalea oinezkoentzat bihurtzea. Astarloa kalea lautzea proposatzen dut, izan ere urte dezente igaro dira kalea behin-behinean oinezkoentzako jarri zutenetik, eta espaloietan oztopoak daude, esaterako loreontzi erraldoiak. Beharrezkoa da kalea altuera berean jartzea, jende asko baitabil kale horretatik eta adineko jende asko erori baita Astarloa egoitzatik irten eta ingurutik paseatzen zebilen bitartean. |
15602 | Astarloa kalea lautzea. Astarloa kalea lautzea eskatzen dut, izan ere, duela urte batzuk kalea behin-behinean oinezkoentzat jarri zuten, eta badirudi dagoeneko behin-betikoa dela. Kale horretan ikastetxe bat eta adinekoen egoitza daude, eta komenigarria litzateke oztopoak kentzea erorikoak saihesteko. Horrez gain, herriko erdigunea da eta oso utzita dago. Egoerari buelta bat eman eta txukuntzea eskatzen dut. |
15603 | Astarloa kaleko oztopoak kentzea. Duela urte batzuk Astarloa kalea behin-behinean oinezkoentzat bihurtu zenuten, eta nire ustez komenigarria litzateke kalea lautzea (maila berean jartzea) eta dauden oztopoak kentzea. Jende asko ibiltzen da kale horretatik eta uste dut horrela erorikoak saihestuko liratekeela. |
16304 | Askatasun etorbidea oinezkoentzat bihurtzea Askatasun etorbidea berrantolatzea eta oinezkoentzat jartzea proposatzen dut. Erdigunea (bidegorria eta oinezkoen bidea) oso arriskutsua da, bi aldeetan trafikoa dagoelako. Aipatutako gunetik ez da jende askorik ibiltzen, bertara iristeko errepidea hainbat aldiz zeharkatu behar baita. Bestalde, izkinetako bi espaloiak estuak dira bertatik pasatzen den jende kopuruarentzat. Nire ustez, kalea hobeto aprobetxa daiteke ibilgailuen zirkulazioa noranzko bakarrekoa baldin bada eta oinezkoentzako gune handitzen bada. |
16501 | San Agustinalde eta Mañaria errekako harraskak zaharberritu eta argiztatzea. Durango arimadun txokoez beteta dago, historia, kultura eta naturaz betetako lekuez, hain zuzen. Adierazgarrienetako bat, zalantzarik gabe, San Agustinalde ingurua da, puntu horretan elkartzen baitira Zeharkaleko zubia, San Agustin Kultur Gunea, Museoa eta alde zaharreko harraska historikoak. Mañaria errekako harraskek eta bertan dagoen zubiak ondare baliotsua osatzen dute. Nire proposamena honako hau da: Espazio hauek zaharberritu eta edertzea eta berauen argiztapena berritzea, betiere errespetuz jokatuta eta planifikatutako esku-hartzearekin. Ekimen honek honakoak barne hartzen ditu: -Zeharkaleko zubia, hirigune historikoaren sarreta mitikoa, bere edertasuna nabarmentzeko argi leunez argiztatzea, ingurua aldatu gabe. -Alde zaharreko harraskak, aurreko belaunaldien egunerokotasunaren lekuko direnak, zaharberritzea eta beren balioa nabarmentzea. -San Agustin Kultur Gunea gune eroso eta erakargarria bihurtzea, iluntzen duenerako. Imaginatu espazio hauek ilunabarrean, haien historia, arkitektura eta ingurune naturala nabarmentzen dituen argi bero baten pean. Modu honetan bizi berri bat emango genieke gune hauei, eta aldi berean gure sustraiekin lotu eta Durangoko artea eta historia beste modu batean biziko genituzke. Proposamen hau ez da apaintzeko bakarrik. Halaber, gure komunitate-zentzua indartu, gure ondarea babestu, eta alde zaharreko bizitza sozial eta ekonomikoa suspertuko luke. |
16702 | Durangoko bonbardaketak oroitzea. Durango, zoritxarrez, bi aldiz bonbardatu zuten, eta, Gernikan hildakoen kopurura iritsi ez bazen ere, gertaera beldurgarria eta latza izan zen. Horregatik, oroitu behar dela uste dut. Badirudi Aste Santu bueltan soilik gogoratzen garela gertakariaz, Andra Marian eta Jesuitetan argazkiak jarrita. Nik proposatzen dudana da argazkiok urte osoan zehar Kurutziaga kaleko panel finko batzuetan jartzea, Gernikak duen bezala. Horrela, Durango bisitatzera etorri eta Kurutziagako gurutzea ikustera doazenek izugarrikeria bikoitz hau (birritan izan baitzen) zer izan zen ikusi ahal izango dute, argazki eta datuen bidez. Helburu bakarra bonbardaketak oroitzea da, berriro gerta ez dadin. |
16901 | Montevideo-Juan Mari Altuna kaleetan bide-segurtasuna hobetzea. Montevideo eta Juan Mari Altuna kaleen arteko bidegurutzean, farmaziaren aurrean dagoen zamalanetarako gunea berregokitu behar dala uste dot. Egunero kamioiek aparkatzen dabe bertan eta bidegorri eta espaloiaren ikuspegia erabat mugatzen deutsie auto gidariei, eta istripu arriskua handia da. Hortaz, nire proposamena zama gune horren aurrealdea mugatuko dauen oztopo fisiko bat jartzea da: izan liteke jardinera bat, edo zutoin batzuk. |
16905 | Pinondo plaza. Pinondo plaza atondu: Lurra konpondu, banku berriak jarri, iturria konpondu, berdegunea zaindu… |
17301 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17302 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea.. |
17303 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17304 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17305 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17306 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17307 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17308 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17309 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17310 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17311 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea.. |
17312 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17313 | Ezkurdiko zuhaitza berriz jartzea. Ezkurdi plazan botatako zuhaitzaren ordez berri bat jartzea eta inguruan banku gehiago jartzea. |
17401 | Juan Itziarko auzunean irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea. Auzoa eskaileraz inguratuta dago, bai alde bietan eta baita erdialdean ere, hau da, pabiloiak lotzen dituen pasabidean. 2026ko aurrekonturako gure proposamena da oztopo arkitektoniko hauek kentzea. Obra ezkerraldeko (zati gutxi falta da erabat lautzeko) eta erdialdeko eskailerak kentzearekin has daiteke, aurrekontua iristen den tokiraino. Gainerakoa apurka apurka egiten joan daiteke. Gure ustez, funtsezkoa da auzoko irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. |
17402 | Juan Itziarko auzuneko arkupeetako argiak. Juan Itziarko auzunearen erdian, erabilera publikoko bi pasabide daude, 1, 2 eta 3 pabiloiak lotzen dituztenak. Hauek argiztatzea eskatzen dugu, auzokook bertatik pasatzen garelako. Horrela, auzoko irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dugu. |
17403 | Juan Itziarko auzunean bizikleta-aparkalekuak jartzea. Juan Itziarko auzuneko bizilagun askok bizikleta erabiltzen dugu herritik mugitzeko, Mugikortasun Jasangarrirako Plana jarraituz. Beharrezkoa ikusten dugu bizikleta-aparkalekuak jartzea, ahal dela aterpedunak. Bestalde, bizikletak konpontzeko tresna eta elementuak ditun totem bat edo beste jartzea eskatzen dugu, Durangoko beste leku batzuetan egin den bezala. Gaur egun, bizikletak eskaileretako barandetan giltzatuta jartzen dira. Saia gaitezen, beraz, bi arazo hauek konpontzen. |
17810 | Paperontziak eta bankuak. Adierazitako eremuan paperontzi eta banku gehiago jartzea. |