Kartel irabazlea Jaume Gubianas Escuden "elkarrekin 2" izan da, botoen % 30,1 eskuratuta.
Dagoeneko ezaguna da hurrengo San Fausto jaietako kartel irabazlea. Egilea Jaume Gubianas Escudé da, Navásekoa, Bartzelonako probintziako herri batekoa. Kartela 34 proposamenen artean aukeratu da eta botoen % 30,1 lortu ditu. Interesatuek kartel gogokoena bozkatu ahal izan dute, bai Durangoko Udalaren webgunearen bidez, bai 3 kokalekutan (Landako I, Bizenta Mogel Liburutegia eta Intxaurrondo Gazteria eta Kultur Gunea).