PARTEHARTU DURANGO!
AMAITUTAKO PROZESUAK
Trenbidearen Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren baitako trenbide-eremuaren neurri eta kokapen ezin hobeek estrategiko bihurtzen dute proiektua Durangoren etorkizunerako. Udalerriko gune desberdinak lotzeko funtsezkoa da. Halaber, udalerrian bizi direnen eta bertan lan egiten dutenen bizi-kalitatea hobetzeko eta zentralitate-nodo bihurtzeko ahalmena du.
1990az geroztik, hainbat urrats eman dira trenbidea garatzeko: trenbidea lurperatzea, udal-plangintzaren aldaketak, eremuaren diseinua lehiaketa baten bidez, BEPBaren onarpena, hirigintza-jarduketako programaren garapena, urbanizazio-proiektua eta aurten bertan egindako herri-kontsulta. Egindako galdeketan durangarrei galdetu genien herritarren parte-hartzea sustatuko zuen prozesu bideragarri baten azterketa martxan jarri nahi zuten. Erantzuna baiezkoa izan zenez, beharrezkoa iruditu zitzaigun Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian (HAPO) txertatzea eta gogoeta egitea.
Herritarrek parte hartzeko prozesu espezifiko bat garatzeko beharra ikusi dugu, esparru horrek herriko beste gune batzuekiko interakzioan dituen erronkak eta ahalmenak ezagutarazteko eta aztertzeko. Durangoko herritarrak partaide egin nahi ditugu trenbidearen egiturazko antolamenduaren eta erabilera xehatuen definizioan, datozen urteetarako Durangoko eremuaren eta hiri-ereduaren kudeaketa-inplikazioak kontutan hartuta.
- Hiria
- Partaidetza
- Elkarbizitza
- lankidetza
- Garapen ekonomikoa
- Ingurumena
- Mugikortasuna (trafikoa eta mugikortasuna)
- Hirigintza-antolamendu
- Gizartea eta ongizatea
- Hirigintza
- Bizilekua
- Herritarrak, oro har
- Erabilitako metodologia
-
- Sareko espazioa
- Aurrez aurre espazioa
- Zerikusia duten agiriak
-
- 01- 1.Aurzkepena: Alternatiba bideragarri bat (Aurkezpena eta aurreakordioa) (pdf, 746,4 kB)
- 02- 2. Aurkezpena: Zergatik egin PERIaren aldaketa HAPO testuinguruan (pdf, 8,4 MB)
- 03- 3. Aurzkepena: PERI aldaketa bideragarria (testuinguru juridikoa) (pdf, 553,6 kB)
- 04-Saio didaktikoen emaitzen laburpena (pdf, 16,8 MB)
- 05- Herritarren galderak eta teknikarien erantzunak (pdf, 9,4 MB)
- 06- PERI parte-hartze prozesuaren ondorioak (pdf, 41,6 MB)
- Zerikusia duten estekak
- Arlo arduraduna
- Bulego Teknikoa
- Zalantzak edo iradokizunak
- buelgoteknikoa@durango.eus