2026ko SAN FAUSTO jaietarako kartelak irailaren 4ko 9:00etatik, irailaren 11ko 14:00etara bozkatu ahal izango dira.
Informazio gehiagorako: kultura@durango.eus
- Proposamenen maximoa: 1
Irudiak San Faustoko jaietako aniztasuna eta giroa biltzen ditu: adin eta jatorri ezberdinetako durangarrak elkarrekin, musikaz, dantzaz, janariaz eta tradizioz gozatzen. Durango, bere jaietan, pertsona guztien topagune bihurtzen da.
Durangoko San Fausto jaietako tradizioa eta jai-giroa ikuspegi garaikide baten bidez irudikatzen ditu kartelak. Iraganeko elementuak eta gaur egungo energia uztartuz, koloreek eta collageak herriaren taupada, bizitasuna eta festa transmititzen dituzte.
"Jaiekin bat" denok elkartzen gaituen lotura irudikatzen saiatzen da. Musikaren, dantzaren, kulturaren, tradizioen... arteko konexioa, nahastuta, partekatu dezakegun zerbait sortzeko.
Kartel osoa zeharkatzen duen lerroak elementuen arteko lotura hori sinbolizatzen du, eta irudi alai, bizi eta dinamiko bat sortzen du denok “jaiekin bat” garelako.
“Jaietako Taupadak” Durangoko San Fausto jaietako bihotz taupadak irudikatzen dituen kartel kontzeptu bizia da. Irudi nagusian, herriaren arkitektura ikonikoa, dantzarien siluetak eta jai giroko argiak elkartzen dira.
Herritarrok sortzen ditugu jaiak: kaleak betetzen ditugu, kontzertuak eskaintzen ditugu eta lagunontzat sukaldatzen dugu. Antolakuntza guztiaren atzean, pertsonak daude beti, eta pertsona horiek, anitzak eta desberdinak dira oso.
Umoretik eta jolasetik, San Fausto jaietako elementu bereizgarrienetako bat irudikatzen du: bere pertsonaiak. Patxikotxuk eta Pantxikek zezenarekin, igelarekin eta musikari batekin trukatzen dituzte rolak, bakoitzaren ohiko rolak aldatuz.
Kartel honek San Faustoak diseinu modular batean irudikatzen ditu. Zati bakoitza jaien zati bat da. Durangoko eraikuntzak, bigantxa, artopilak... agertzen dira, eta erdian Patxikotxu eta Pantxike, festa irekitzen.