Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : euskara@durango.eus

PARTE HARTU!

Plaza bat, izen bat - Onartutako proposamenak

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, horiek guztiak berrikusi ditu dagokion batzorde teknikoak, eta bozketa-fasetik kanpo utzi ditu adostutako irizpideak betetzen ez dituztenak.

Jarraian, bozketa-fasera (irailaren 9tik 15era) igaroko diren proposamenak aurkezten dira , izena proposatu duten pertsonek emandako azalpen edo arrazoiekin.

Proposamenak:

01-Vicente Zavala plaza*

  • Lan asko egin zuen Durangogatik.
  • Betiko parrokoa izan da.
  • Asko egin zuen San Faustoren alde.
  • San Faustoko eliza eraberritu zuen.
  • Pertsona (jesuita) konprometitua San Fausto auzoarekin eta bere jendearekin. Eta Durangorekin ere bai.
  • Proiektu sozialak bultzatu zituen eta Durangoren historiari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
  • San Fausto elizako parrokoa.
  • San Faustoko parrokoa eta zentro sozialaren fundatzailea. Familia eta gazte askori lagundu zien bai auzoan eta baita herrian ere.

*Deskripzio antzekoak ez dira jaso. Denak proposamen bakarrean sartu dira.

02.- Aita Bixente Zabala plaza

  • Apaiz inplikatua oso Durangorekin. Durangori buruzko liburuak idatzi zituen. Pertsona maitatua eta errespetatua.

03.-Esnatuberri kalea

  • "Esnatuberri" hasiera berri baten ikurra da, eta Durangoren aurrerapen iraunkorra islatzen du.Euskarazko izena gure kultur nortasunaren adierazle da, iragana eta etorkizuna uztartzen dituelako. Honez gain, izena, omenaldi moduko bat da Durangoren erresilentzia historikoari. Gerra zibilean jasandako bonbardaketen ostean, Durango indarberrituta esnatu zen.

04.- Beato Jose Maria Azurmendi plaza

  • Durangoko seme bakarra da beato izendatua. Durangon jaio zen 1870ean. Lurralde Santura bidali zuten 13 urte zituela. Martirizatu egin zuten 1936an. Eta beato bilakatu zen 2007an.

05.-Independentzia plaza

  • Independentzia kontzeptu zabala da, norbanakoa eta kolektiboa biltzen baititu. Bakoitzak emango dio egokien deritzon esanahia.

06.-Bruno Mauricio Zabala plaza

  • Río de la Platako gobernadorea eta Urugaiko Montevideo hiriburuaren fundatzailea. Bruno Mauricioren jatorrizko etxea Sanagustinalde kalean dago, Museoaren alboan. Bere figurak ez du beharko lukeen besteko aitorpenik, nahiz eta izugarri handia den bere garrantzia historiaren ikuspegitik.

07.-Jose Luis Baqué plaza

  • Durangarra izateaz harro beti. Asko maite zuen Durango eta Durangok ere asko maite zuen “Txetxu” Baqué.

08.-Raul Garcia Camacho kalea

  • Raúl García Camacho da nire izena. Durangon bizi naiz, San Ignacio auzunean hain zuzen ere.
    2022ko amaieran “El secreto de Nisha” nire hirugarren eleberria argitaratu nuen. Kurutziaga museoan aurkeztu nuen urte bereko abenduaren 16an. Eleberria, 2023ko irailean, 2023KO ELEBERRI GARAIKIDE ONENAREN SARIA irabazi zuen, beste 3.000 eleberriren artean, Espainiako mailan.
    Posta eta telegrafoetan ari naiz lanean. Hain zuzen ere, Komentukalean, Kurutziagan, Santasusanosten, Zirarmendietan, Bernardo Gabiolan, Undatorren, Faustebidean… Horrexegatik aurkezten dut neure hautagaitza kale berriaren izenaren aukeraketan.

09.-Marisa Barrena Larruzea plaza

  • Durangoko emakume euskaltzale eta feminista da. Euskararen aldeko ekintzailea da, besteak beste, Wikiemakumeak ekimenarena. Andereak elkarteko presidentea ere bada.

10.- Bidebiarte plaza

  • Kontuan izanda Durangoko udalaren toponimia ikerketan jasotzen dena, honako izena proposatzen da: Bidebiarte plaza, idatzizko dokumentazioan agertzen denaren arabera, 1600 urtean dagoeneko horrela deitzen zen inguru horretako parajea.