Bozketa-fasera pasatzeko aldatu diren proposamenak eta bozketa-fasera pasako ez diren proposamenak
Durangoko Udaleko arloak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua erregulatzen duten arauetan oinarritu dira proposamenen bideragarritasunaz erabakitzeko orduan. Kasu batzuetan aurkeztutako proposamenaren alternatibak planteatu behar izan dituzte, bideragarritasun-irizpideak direla eta.
Arauak webgune honetan bertan daude argitaratuta eta, oro har, Udaleko teknikariek honako hau aztertu dute proposamena baliozkotzat jotzeko edo ez:
- Udalaren eskumena da? Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du. Udalak jarduera batzuk egin ditzake, baina beste batzuk, ostera, beste administrazio batzuen mende daude.
- Legezkoa da? Aztertu da proposamena aurrera eramatea eragozten duen arautegirik dagoen edo guztion onuraren aurka doan, edota eduki iraingarririk edo diskriminatzailerik duen.
- Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa da? Proposamenak herri osoaren, auzo baten edo kolektibo handi baten onerako izan behar du, norbanakoen interesen aldekoa beharrean.
- Bideragarria da? Proposamena teknikoki bideragarria den aztertu da, baita gauzatzeko eragozpenik egon daitekeen ere.
- Zenbat balio du? Proposamenaren kostua kalkulatzen saiatu gara, eta 100.000 eurotik gorako kostua duten proposamen guztiak baztertu dira. Proposamenak azken bozketara igaro ez badira ere, gobernu taldeak durangarren nahi eta interesak ezagutu ditu, eta horrek lagundu egingo digu gura dugun Durangorantz lan egiten.
Proposamen jakin bati buruzko txosten teknikoren bat kontsultatu nahi duenak partehartu@durango.eus, helbidera mezu bat bidaliz egin ahal izango du, eskatu nahi duen txostenaren zenbakia adieraziz.
Aldatu diren proposamenak, bozketa-fasera igaro ahal izateko
KODEA | PROPOSAMENA | ARRAZOIA |
---|---|---|
404 | Durangoko estoldetan iragazkiak jarri (metalezko sareak) | Proposamen hori ez da ekonomikoki bideragarria, planteatuta dagoen moduan, muga gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen dituelako. Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da: 404- Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak eusteko lana egiteko. Txosten teknikoa: 404 |
502 | Durangoko bidegorriak egokitu eta luzatu | Bi proposamen horiek ez dira ekonomikoki bideragarriak, adierazita dauden moduan, 100.000 euroak gainditzen dituztelako. Beraz, onar daitekeena da proposamenen horretarako 100.000 € bideratzea. Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da: 502- Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili Txosten teknikoak: 502 eta 951 |
951 | Bidegorriak lotu (tarte jakinetako proposamenak) | |
604 | Durangon eguzki-komunitatea sortu | Aurkeztutako proposameneko hainbat gai gauzatzen ari dira dagoeneko, eta, beraz, bozketa-fasera pasako da momentura arte egin ez dena. Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da: 604- Durangoko Eguzki Komunitatea: eguzki energiako nodoak zein puntutan instala daitezkeen aztertu. Txosten teknikoa: 604 |
830 | Baratze-ludikoak | Oso proposamen antzekoak dira, ñabardura txikiekin, eta, beraz, horien analisi teknikoa ere oso antzekoa da. Aukerak askotarikoak dira, eta proiektu bat egingo da. Proiektu hori 2020ko aurrekontuarekin garatu behar da, gune hori nolakoa izango den zehazteko. Baina 100.000 euroko partida bat onar liteke, ekimen publikoko lehen gune bat egokitzeko. Beraz, bozkatzeko aukera gisa honako hau planteatu da: 830- Baratze ludikoak jartzeko eremu bat egokitu. Txosten teknikoak: 830 eta 946 |
946 | Hiri-baratzea |
Propuestas que NO pasan a la fase de votación
KODEA | PROPOSAMENA | ARRAZOIA |
---|---|---|
303 | Antso Estegiz eta Matuteko plaza urbanizatu eta berriztu. | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 303 |
304 | Gizarte-laguntzak eman, koronabirusaren ondorioz. | Ez da bideragarria; izan ere, aurrekontu parte-hartzaileen arauetan zehazten den bezala (8. atalean), ezingo da familia, irabazi-asmorik gabeko erakunde, fundazio eta enpresa pribatuentzako diru-laguntzarik eskatu. |
306 | 50 urtetik gorako pertsonentzako enplegua sustatu. | Proposamen hori ez da udalaren eskumenekoa, baina udalak mankomunitatearekin eta beste administrazio batzuekin lan egiten ari da ildo horretan. |
407 | Haur-parkeren bat estali. | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 407 |
609 | Ludoteka bat ireki. | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 609 |
702 | FJ Zumarraga kalearen zati bat oinezkoentzat jarri. | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 702 |
703 | Txakurrekin bizikidetza errazteko neurriak hartu. | 2020ko ekitaldian, proposamen honen ildoan lan egiten duten hainbat ekintza eta jarduera programatu dira. Txosten teknikoa: 703 |
840 | 840- -Reparar el pavimento de Landakogunea (zona contigua al Parque) | No es viable económicamente, ya que supera los 100.000 euros preestablecidos como presupuesto máximo de las propuestas que pueden aprobarse. Informe técnico 840 |
845 (b) | Futbol-7 zelai bat egin | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 845 |
852 | Trenbide zaharrak egokitu. | Lurzoru horien jabetza, gaur egun, Eusko Jaurlaritzarena da, beraz, ez da udalaren eskumena. Txosten teknikoa: 852 |
853 | Kultur etxe bat ireki | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 853 |
913 | Herrian zehar gerriko berdea egin. | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 913 |
914 | Gizarte-etxeak ireki | Ez da bideragarria ekonomikoki, onar daitezkeen proposamenen gehieneko aurrekontu gisa ezarritako 100.000 euroak gainditzen baititu. Txosten teknikoa: 914 |
932 | Andra Mariko arkupea: argiztapen global berria, itoginak erretenekin konpondu | Ez da teknikoki desiragarria Andra Mariko arkupean esku-hartze partziala egitea, ez bailitzateke aukerarik egongo elizpea birgaitzeko eta haren balio osoa nabarmentzeko diru-laguntza eskuratzeko. Txosten teknikoa: 932 |
955 | San Faustoko pilotalekua ireki. | Udala berritze-lanak egiten ari da frontoian, etorkizun hurbilean instalazioak berriro irekitzeko asmoz. Txosten teknikoa: 955 |