Honako hauek izan dira puntu gehien lortu dituzten proposamenak

Honako hauek izan dira puntu gehien lortu dituzten proposamenak 13 urr 2020

Azkenean, 22 proposamen iritsi dira bozketa fasera. Pertsona bakoitzak, NANarekin identifikatu ondoren, hiru proposamen bozkatu ahal izan ditu, 3, 2 eta 1 puntu-sistema baten bidez, eta 3 punturekin bere ustez garrantzitsuena den aukera bozkatu du.

ESLEITUTAKO AURREKONTUA: 100.000 €
Gauzauko diren ekintzak
Kop. Aurrekontua Ekintza
1 80.000€ Durango Berdeago: oinezkoentzat eta bizikletentzat kale gehiago jarri eta oinezkoentzat jarri ezin daitezkeen kaleetan espaloiak handitu autoentzako aparkalekuak murrizteko.
2 20.000€ Zebrabideetan objektu-detektagailuren bat instalatzea, oinezko bat pasatzen ari denean, errepidearen bi aldeetan led argi batzuk piztu daitezen (seinale bakoitzak 2.300 € balio du; proposamen honetarako muga 20.000 € da).

Honako hau izan da ekintzen emaitza boto eta puntu kopurutan


Kop. Zenb. Proposamena Aurrekontua Punto kop. bOTO kip
1 16 Durango Berdeago: oinezkoentzat eta bizikletentzat kale gehiago jarri eta oinezkoentzat jarri ezin daitezkeen kaleetan espaloiak handitu autoentzako aparkalekuak murrizteko 80.000 € 516 246
2 9 Zebrabideetan objektu-detektagailuren bat instalatzea, oinezko bat pasatzen ari denean, errepidearen bi aldeetan led argi batzuk piztu daitezen (seinale bakoitzak 2.300 € balio du; proposamen honetarako muga 100.000 € da). 100.000 € 465 193
3 13;80 Durangoko bidegorriak egokitzeko 100.000 € erabili (Aurrekontua: 100.000 €) 100.000 € 458 207
4 39;76 Baratze ludikoak jartzeko eremu bat egokitu 100.000 € 190 188
5 65 Alde Zaharreko eta inguruko kaleetako lurzorua irristakorra ez izateko sistemak aplikatu, gertatzen diren istripuak eragozteko 100.000 € 344 170
6 92 Frontoi txikiak Durangoko parkeetan jarri, auzo desberdinetan frontoi txikiak (horma batekoak edo bikoak) egin 50.000 € 313 151
7 31 Pump Track zirkuitoa egin: patinen, mikropatinen (scooter), skaten eta bizikleten erabilerarako zirkuitoa da. 100.000 € 298 134
8 17 Durangoko Eguzki Komunitatea: eguzki energiako nodoak zein puntutan instala daitezkeen aztertu. 17.000 € 252 139
9 20 Autokarabanek, camper-ek eta furgonetek gaua igarotzeko gunea zabaldu 75.000 € 223 99
10 6 Estolderia-sisteman bi kutxatila jartzea, hondakinak eusteko lanak egiteko 48.000 € 197 95
11 90 Zuhaitzak landatzeko kanpaina berri bat egin, bai parke publikoetan, bai udal-lurretan horiek landatzeko 18.000 € 182 106
12 32 Mugikortasun jasangarria bultzatu: Durango, Iurreta, Abadiño eta Izurtza udalerrien arteko joan-etorriak zein garraiobidetan egiten diren aztertu, ondoren bizikletaren erabilera sustatzeko 18.000 € 174 101
13 67 Pinondoko parkea eta Santanako presa txukundu eta argiztatu (parkearen argiztapena hobetu, zubiaren eta presaren azpialdea alboetatik argitu, banku eta paler gehiago jarrri, presako izeiak garbitu...) 100.000 € 167 98
14 12 Taberna eta dendetako aisialdia bultzatuko nuke deskontu-txartel baten bidez 10.000 € 116 55
15 27 Madalena ermita egokitu udal-erabileraren bat emateko 100.000 € 109 57
16 34 Ibilbide matematiko bat egitea Durangon zehar, gure herrialdean dauden monumentuak edo leku zehatzak begi matematikoz ikusteko. 20.000 € 101 41
17 7 San Rokeko parkingaren inguruko argiteria hobetu 15.000 € 87 38
18 42 Emakumezkoen futbola sustatu: hitzarmenak klubekin, kirolaren sustapena… 5.000 € 82 48
19 81 Mikeldi kaleko argiztapena hobetu 15.000 € 71 37
20 69 Alde Zaharreko argiztapena hobetu eta farolak aldatu 100.000 € 69 44
21 18 Alluitz kalean, 1-11 atarietako argiztapena aldatu 45.000 € 60 27
22 4 Durangoko musikari, musika talde, sortzaile, kultur talde eta eragileen datu basea sortu 5.000 € 46 23
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!