(213) Ibilaldi Matematiko bat Durangotik / Un Paseo Matemático por Durango

Cultura y Euskera

Matematiken gero eta interes sozial handiagoa aprobetxatuz, eta ikusgarritasun gehiago emateko matematiken analfabetismo sozialari aurre egiteko, proposamen hau egiten dut. Valladoliden egin duten bezala, ideia da liburu ilustratu txiki bat burutzea, gure herrian dauden monumentu edo leku konkretuak begi matematikoekin ikus ahal izateko. Honek turismoa animatu dezake, baita matematiken erabilgarritasun nuluaren ideia hori behin eta berriz alde batera uzten lagundu ere. Aprovechando el interés social que están adquiriendo las matemáticas, así como para darles una mayor visibilidad contra el analfabetismo matemático cada vez más aceptado en la sociedad, se hace esta propuesta. Tal y como ya se ha hecho en Valladolid, la idea es hacer un pequeño libro ilustrado, que nos permita ver con ojos matemáticos los monumentos o lugares concretos situados en nuestro pueblo. Esto puede resultar de ayuda para animar el turismo, así como para combatir esa falsa idea de utilidad nula de las matemáticas.

Descargar Periplo Valladolid.pdf (267,8 kB)

(219) Durangoko musikari, musika talde, sortzaile, kultur talde eta eragile desberdinen datu basea sortzea. / Crear una base de datos de los músicos, grupos musicales, creadores, grupos culturales y agentes culturales de Durango.

Cultura y Euskera

Durangoko iraganeko eta gaur egungo sortzaile, musikari, musika talde, zinemagile, artista, kultur talde, artisau eta eragile desberdinen datu basea sortzea eta bide batez kontsultarako webgune bat sortzea. Helburu nagusi moduan, webgune horretan material grafikoa, argazkiak, bideoak, abestiak, soinu eta euskarri desberdinen bitartez gure herriko ondare kulturala dokumentatzea eta herritarren eskura jartzea. Bigarren helburu moduan, sortzaileen arteko harremana sendotzeko eta sustatzeko "sare sozial" bilakatu daiteke. Bertan, sortzaile bakoitzak profil bat sortu dezake eta euskarri digitalen bidez beste sortzaile, talde edo norbanakoekin harremantzeko aukera izango luke, proiektu berriak zein ekintza desberdinak sortu eta partekatzeko.

Crear una base de datos de creadores, músicos, grupos musicales, cineastas, artistas, grupos culturales, artesanos y agentes del pasado y de la actualidad de Durango y crear una página web de consulta. El objetivo principal de esta web es documentar y poner a disposición de la ciudadanía el patrimonio cultural de nuestro pueblo a través de materiales gráficos, fotografías, vídeos, canciones, sonidos y soportes. Como segundo objetivo, puede convertirse en una "red social" para fortalecer y fomentar la relación entre creadores. En ella cada persona creadora puede crear un perfil y relacionarse con otros creadores o creadoras, grupos o individuos a través de soportes digitales para crear y compartir tanto nuevos proyectos como diferentes acciones.