DURANGO.1803-ZEBRABIDE ETA BIDEGORRIEN INGURUAN IKUSGAITASUNA HOBETZEA
DURANGO.1803-ZEBRABIDE ETA BIDEGORRIEN INGURUAN IKUSGAITASUNA HOBETZEA

Hirigintza eta mugikortasuna

Proposamen teknikoa:

Durangoko udalak oinezkoen segurtasun maila hobetzeko hainbat ekintza eta lan burutu izan ditu. Horien artean, oinezko-txirrindulari eta ibilgailu gidarien arteko ikusgarritasuna hobetzekoak. Trafiko handiena daukaten kaleetan hobetsi dira orain arte horrelako lanak baina egia da, beste kale askotako aparkalekuetan ere egin ahal direla.

Horretarako, gaur egun aparkaleku edota ikusgarritasuna gutxitzen duen mobiliarioa kendu beharko litzake, espaloiak handituz, jardinera edo bolardoak jarriz edo bestelako mobiliario txikiagoa jarriz.

Ibilgailu eta oinezko-txirrindulari intentsitate gehien duten zebra-bideak aukeratu beharko dira; Durangon 420 zebra-bide inbentariatuta daude.

Ondoren, aukeratutako zebra-bide horietan teknikoki egokien datorren aukera diseinatu eta obra proiektua bere aurrekontuarekin prestatu.

200.000 €rekin Durangoko oinarrizko bide sareko zebra-bideen ikusgarritasuna hobetu daiteke.

Txosten osoa deskargatu.

Zenbatekoa: 200.000€