Lege oharra

Cookie-ei buruzko informazioa

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Telekomunikazio eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzak ezarritakoaren arabera, orokorrean, LSSI-a ez da administrazio publikoetan aplikatzen, administrazio publikoak ez baitatoz bat LSSI-aren eranskineko gizarte zerbitzu-emaileen definizioarekin. Administrazioari LSSI-a aplikatuko zaio jarduerak izaera ekonomikoa duenean bakarrik.

Hala eta guztiz ere, erabiltzailearen ekipoetan cookien instalazioari buruzko informazioa eskaintzen da:

Zer dira cookieak, eta zertarako erabiltzen dira?

Cookieak, web orriek gailuetan (PCak, Smartphone-ak, Tabletak, Smart TBak, etab.) ipin daitezkeen testu artxibo txikiak dira. Webgunera sartzerakoan, erabiltzailearen nabigatzailean ipintzen dira. Fitxategi horiek webgune horretan bisitatutako orriei buruzko informazioa gordetzen dute. Horrela, nabigatzeko hobespena gordetzen da, eta web orria bisitatzen den hurrengoan, informazio hori erabilita, nabigazioa arinagoa da. Era berean, cookien bitartez informazio estatistiko anonimoa batzen da, eta web orria modu egokian erabiltzen dela baiezta daiteke.

Cookie motak

Cookieak, duten iraupenaren arabera, saio-cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke. Lehenengoek erabiltzaileak nabigatzailea ixten duen arte irauten dute, eta cookie iraunkorren iraupena aldakorra izan daiteke: cookiearen helburua betetzen den arte, edo erabiltzaileak eskuz ezabatzen dituen arte.

Kudeatzailearen arabera, cookieak norberarenak izan daitezke, kasu honetan, DURANGOKO UDALArenak; edo beste batzuenak, normalean, cookien bitartez datuak lortzen dituzten erakundeenak.

Helburuaren arabera ere, honako sailkapen hau egin daiteke:

Cookie teknikoak: web orri edo aplikazio batean nabigatzea, eta aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzea ahalbidetzen dute. Talde honen barruan daude, esaterako, saio-identifikazioa edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.

Pertsonalizazio cookieak: erabiltzailearen ekipoan irizpide ezberdinei jarraituta, zerbitzua aurrez definitutako ezaugarri jakin batzuekin jasotzea ahalbidetzen dute, hala nola, hizkuntza edo kokapen geografikoa.

Analisi cookieak: cookieak lotuta duten web orrian erabiltzailearen jarduna jarraitzea eta ikertzea ahalbidetzen diote cookien arduradunari. Horren bidez, hobekuntzak ezar daitezke, erabiltzaileen datuen analisian oinarrituta.

Publizitaterako cookieak: orriaren edo aplikazioaren jabeak ezarritako publizitate-esparruak kudeatzen laguntzen dute.

Portaera-publizitate cookieak: publizitaterako esparruak kudeatzen laguntzen dute, erabiltzaileen portaerari dagokion informazioa aztertuz. Informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohiturak etengabe behatuta lortzen da.

DURANGOKO UDALAren webgunean erabilitako cookieak:

DURANGOKO UDALAREN webguneak Google Analytics (ikerketa cookiea) zerbitzua erabiltzen du.

Google Analytics Google Inc.-ek eskainitako web ikerketarako zerbitzua da. Google Inc.-en egoitza nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View-n dago (California), CA 94043, Estatu Batuetan ("Google"). Erabiltzen dituen cookieak, domeinuari lotutakoak dira, eta horien helburua da erabiltzaile anonimoen nabigazioari buruzko informazioa batzea, adibidez, bisitaren ordua, erabiltzailea aurretik webgunean ibili den, eta nondik sartu den webgunera. Google Analyticsek ez dio DURANGOKO UDALARI erabiltzailearen IP-ari buruzko informaziorik ematen, eta web orria munduko zein lekutik bisitatzen den baino ez du jakingo Udalak.

Erabiltzaile guztiek bete behar dituzte Google Analytics zerbitzuaren baldintzak. Baldintza horiek artean daude, besteak beste, ezin dela erreminta honen bidez izena edo posta elektronikoko helbidearen daturik jarraitu edo batu, ezta web-ikerketako datuak informazio pertsonalarekin erlazionatu ere. Informazio gehiago jasotzeko, jo honako esteka honetara: Política de Privacidad de Google Analytics

Webgunearen erabilerari buruz cookiek sortzen duten informazioa Estatu Batuetako zerbitzarietara igorriko du Google-ek, eta bertan artxibatuko du. Google-ek informazio hori Udalaren onerako erabiliko du, webgunearen erabileraren jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jardunari buruzko txostenak batu eta webgunearen jardunarekin eta Interneten erabilerarekin erlazionatutako beste zerbitzuak eskainiko ditu. Google-ek informazio hori beste batzuei emango die, legeak eskatzen duenean edo beste horiek, Google-ek eskatuta, informazio hori prozesatzen dutenean. Google-ek ez du erabiltzailearen IPa Google-ek dituen beste datuekin lotuko.

 

Google Analyticsen cookieak:
COOKIEA IRAUPENA HELBURUA
_utma 2 urte Erabiltzaile bakarreko IDa sortzen du, eta erabiltzaileak webgunea bisitatu duen lehen eta azken datak jasotzen ditu.
_utmb 30 min. Web orrira sartzeko ordua jasotzen du, eta web orriz aldatzerakoan edo nabigatzailea ixterakoan automatikoki ezabatzen da.
_utmc Saiokoa Web orri berberean 30 minutu baino gehiago egon eta gero, saio berria zabaldu behar den ala ez erabakitzen du.
_utmv 2 urte Erregistrotik hartutako datuetatik datu demografikoak sortzea ahalbidetzen du.
_utmz 6 hilabete Bisitariaren jatorria eta web orrira sartzeko bidea biltzen ditu. Web orrira egiten den bisita bakoitzean eguneratu egiten da.
 
Gainerakoen cookieak:
Gainerakoa Cookiea Iraupena HELBURUA
facebook.com datr 2 urte Login bakoitzean, beste batek erabiltzailearen kontua iruzurra eginez erabiltzen ez duela baieztatzen du.
fr Hilabete Erabiltzailearen IDa eta erabilitako nabigatzailea batzen ditu.
locale Astebete Konexioa egiten den herrialdearen kodea biltzen du.
lu 2 urte Ordenagailu publikoak hautematen ditu, eta partikular baten ordenagailutik sartuz gero, posta elektroniko helbidea batzen du, ostera ere idatzi behar ez izateko.
google.com PREF 2 urte Google-en erabilerari buruzko hobespenak biltzen dituzte. Beharrezkoak dira webgunearen funtzionalitatea mantentzeko.
accounts.google.com APISID 2 urte
HSID 2 urte
SAPISID 2 urte
SSID 2 urte
apis.google.com NID 6 hilabete
support.google.com SID 2 urte

Cookien erabilera zelan indargabetu daiteke?

Cookien erabilera nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz indargabetu daiteke. Normalean, aukera hori "Tresnak" edo "Hobespenak" menuetan egoten da. Horrela, posible da nabigatzailearen edo zerbitzu jakin bateko cookieak ez onartzea.

Nabigatzailearen laguntzaren bidez, erabiltzaileak cookien kudeaketa-aukerei buruzko informazioa jaso dezake:

 

Gainera, Google Analyticsek erabilitako cookien erabilera ere ezeztatu daiteke, esteka honetan Google-ek eskaintzen dituen ezeztapen-sistemen bitartez: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout

Sare sozialen cookien erabilera saihesteko, DURANGOKO UDALAren webgunera sartu baino lehen, saioa itxi behar da dagokion sare sozialean.

Edonola ere, erabiltzaileak jakin behar du cookien ezeztapenak DURANGOKO UDALAren web orriko zenbait ataletan sartzea zaildu edo ezindu dezakeela, edota nabigazioa oztopatu dezakeela.

Plugin-ak edo sare sozialetako osagarriak

DURANGOKO UDALAREN webgune honek pluginak eta Facebook, etab. sare sozialen osagarriak ditu. Zerbitzu horri dagokionez, ondorengoa hartu behar duzu kontuan:

  • Sare sozialean izena emanda badaukazu, eta DURANGOKO UDALAren webgune honetan sartzerakoan edozein sare sozialetan saioa zabalik baduzu, pluginetan klik egiterakoan, sare sozialak webgunea bisitatu duzuneko informazioa jaso ahal izango du. Gainera, sare sozialak zure erabiltzaile profilari buruzko informazioa emango dio web orriari (izena, e-maila, argazkia, etab.)
  • Sare sozialean izenik ez baduzu emanda, edo webgunea bisitatzerakoan ez badaukazu saioa zabalik, sare sozialak gutxienez zure IP helbidea jaso eta bildu dezake.
 

Ez baduzu nahi sare sozialek hemen zehazten diren datu pertsonalak jasotzea, ezta gurekin edo gainerakoekin partekatu ditzan, dagokion sare sozialaren pribatutasun politika kontsultatu eta saioa itxi, DURANGOKO UDALAREN webgunera sartu baino lehen. Sare sozialek zure ordenagailuan ipinitako cookieak nabigatzailearen funtzioak erabilita ezaba daitezke.