Erabilera baldintzak

1. INFORMAZIO OROKORRA

Herritarren Partaidetzarako Plataforma hau Durangoko Udalarena da.

  • IFK: P4803400C
  • Helbidea: Barrenkale 17

Herritarren Partaidetzarako Plataforma hau erabiltzea borondatezkoa da, eta honako erabilera-baldintza hauek onartzea dakar:

2.- ERABILERA-BALDINTZAK

2.1- Prozesu edo proiektuetan parte hartzea:

Proiektu eta prozesuetan parte hartu ahal izateko, bakoitzak behar duen erregistro-formularioa bete beharko du, eta Durangoko Udalari baimena ematen zaio formularioan emandako informazioa udaleko datu-baseetan dagoenarekin kontrastatzeko.

2.2- Iruzkinak edo iritziak argitaratzea:

Iruzkinak argitaratzeari dagokionez, honako neurri hauek hartu beharko dira:

  •  Plataforma honetan argitaratutako datuak informazio publiko bihurtzen dira, eta, beraz, datu pertsonalak argitaratzea saihestu beharko da. Hori dela eta, datu pertsonalak argitaratuz gero, datu pertsonalak lagatzen ariko litzateke, eta, beraz, Durangoko Udalak ulertutzat jotzen du zer baimen duen ukitutako pertsonek beren datu pertsonalak argitaratzeko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
  • Espazio horietako batean legez kontrakotzat jotako edukietarako estekak badaude, edo adierazpen-askatasunaren mugak gainditu badituzte, edo delitu, plagio, egile-eskubideen eta/edo jabetza industrialaren arau-hauste izan daitezkeen edukiak sartzen badira, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.

2.3- Erabilera egokia eta errespetua:

Plataforma  honetan, Durangoko Udalak proposatzen dituen gaiei buruz, parte-hartzea eta aholkularitza sustatzen da. Parte-hartze hori, beraz, librea izango da, baina helburua da bertan egindako iruzkinak eta oharrak landu beharreko gaiarekin lotuta egotea.

Plataforma honetan parte hartzeak berekin dakar erabilera-arau hauek erabat onartzea:

  • Birusak edo beste edozein kode informatiko, artxibo edo programa ez erabiltzea, edozein software, hardware edo telekomunikazio-ekiporen funtzionamendu normala kaltetu, eten edo eragotzi dezakeena.
  • Hirugarrenak ez jazartzea, zelatatzea, edo beste erabiltzaile batzuei buruzko informazio pertsonala jasotzea eta gordetzea, legez kontra edo legez kontrako helburuekin.
  • Beste pertsona baten plantak ez egitea, hirugarren bati edo Durangoko Udalari kalteak eraginez.
  • Eduki edo material bortitz, laidogarri, lizun, onartezin edo, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak hirugarrenen esku ez jartzea.
  • Delitu-jarduerarik, jarrera diskriminatzailerik, talde arriskutsuetan sartzerik edo, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerarik ez eragitea edo sustatzea.
  • Hirugarrenen enpresa-sekretuak ez urratzea edo komunikazioen sekretuari, publizitateari, lehia desleialari, markei eta patenteei buruzko araudia ez haustea.
  • Legeriak aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak ez urratzea.
  • Foroaren funtzionamendu egokia ez oztopatzea, erabiltzaileen arteko errespetu- eta harmonia-giroa aldatuz.
  • Foro bakoitzeko arauekin bat ez datozen mezuak modu masiboan eta kontrolik gabe ez sartzea.

Durangoko Udalak beretzat gordetzen du giza duintasunarentzat iraingarriak diren mezuak, xenofoboak, indarkeriaren apologia edo indarkeria bultzatzen dutenak, bizikidetza demokratikoaren printzipioen aurka egiten duten legez kanpoko jarduerak eta plataforma parte-hartzaile honen gaiarekin zerikusirik ez duten mezuak ezabatzeko eskubidea. Era berean, gertaera hori nahikoa arrazoi izan daiteke erabiltzaileei foroan baja emateko.

Era berean, Durangoko Udalak beretzat gordetzen du "ezizen" iraingarriak, desatseginak, itsusiak, desegokiak, edo pertsona ospetsuekin edo pertsona ospetsu nabarmenekin bat datozenak ezeztatzeko edo bertan behera uzteko ahalmena, horien baimenik gabe, markak, errotuluak, izen sozialak, esloganak, publizitate-esaldiak, edo, oro har, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak direlako.

2.4- Ardura:

Erabiltzailea da plataforma honen bidez materiala, iruzkinak edo, oro har, edukiak erabiltzeko ardura izango duena. Durangoko Udalak ez du bere gain hartuko plataforma horretan adierazitako edo hirugarrenen eskura jarritako edozein material edo edukiren gaineko inolako erantzukizunik. Beraz, erabiltzailea izango da izan ditzakeen arau-hausteen edo plataforma hori bidegabe eta legez kontra erabiltzeagatik hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteen erantzule bakarra.

Durangoko Udalak ez du bermatzen egiazkotasuna, eta ez du bere gain hartzen plataforma honetan hirugarrenek emandako edukietan egindako akatsek eragin ditzaketen ondorioen erantzukizuna.

Era berean, Durangoko Udalak ere ez du bere gain hartzen plataforma honen bidez zuzenean edo zeharka esteka elektronikoen bidez ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten Udalaren eta sarbidea ematen dieten orrialdeen titular diren partikularren edo erakundeen artean. Udalak beretzat gordetzen du bere plataforman agertzen diren estekak alde bakarrez eta edozein unetan kentzeko eskubidea, egokitzat jotzen ez badira.

2.5- Jabetza intelektuala:

Plataforma honetan jasotako dokumentuak eta/edo informazioa berrerabiltzeko baimena ematen da, betiere eduki horiek osorik badaude eta horien iturria aipatzen bada (37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekatuta dago legez kanpoko jarduerak egiteko erabiltzea. Baimen hori ez zaie aplikatzen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen mende dauden dokumentuei (patenteei, diseinuei eta erregistratutako markei, esaterako), bereziki hirugarrenek emandakoei.

Nolanahi ere, berrerabilpen-araubideak datu pertsonalen babesa finkatzen duten printzipioak erabat errespetatzen direla  bermatu behar du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.

2.6- Segurtasun neurriak:

Durangoko Udalak, webgunearen euskarri diren sistemen segurtasuna eta emandako informazioaren osotasuna bermatze aldera, aplikatu beharreko legeriak eskatzen dituen neurri antolatzaile, tekniko eta legalak ezarri ditu, bereziki Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoak.

2.7- Iruzkinak eta/edo erabiltzaileak blokeatzea:

Deskribatutako baldintza horietakoren bat betetzen ez bada, Durangoko Udalak eskubidea izango du iruzkina eta/edo erabiltzailea " blokeatzeko".