Durangoko Udalak herriko kultur, kirol, euskara, berdintasun eta arlo sozialean lanean diharduten elkarte eta pertsonen lana aitortu nahi du.

Euren ekarpenaren bitartez, Durango aberasten dute elkartegintza sustatuz.

Testuinguru honetan egiten da ondorengo deialdia: DURANGO SARIAK.

Sariak ohorezkoak dira, ez dute ekarpen ekonomikorik. Egindako lanaren aintzatespen publikoa egingo da eta San Agustin Kultur Gunean egingo den ekitaldian saria emango zaio elkarte zein pertsonari. 

 

PROZESU PARTEHARTZAILEA

Denon partehartzea oso garrantzitsua da eta durangarren iritzia jakin nahi dugu hautagai onenak aukeratzeko.

BOZKATU HEMEN!

Sari banaketa San Agustin Kultur Gunean izango da, maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:00tan.

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

+INFO

Prozesuari buruzko zalantzak argitzeko edo informazio gehiago lortzeko:

agenda@durango.eus