null Durangok Aurrekontu Partehartzaileak jarriko ditu martxan, astelehenetik aurrera
Durangok Aurrekontu Partehartzaileak jarriko ditu martxan, astelehenetik aurrera

<p>
    <strong>Astelehenean aurkeztuko dira parte hartzeko oinarri eta epeak. Aurten, gainera, prozesuaren hasieratik aurkeztu ahalko dituzte durangarrek beraien proposamenak.</strong></p>
<p>
    2021eko Aurrekontuetan durangarren iritzia jaso nahi du Durangoko Udalak, eta, horregatik, hurrengo astelehenetik aurrera Aurrekontu Partehartzaileak martxan jarriko ditu. Aurtengoan prozesua osoa izango da, hasieratik durangarrek beraien proiektuak aurkezteko aukera izango baitute.</p>
<p>
    Astelehenean aurkeztuko ditu Udalak prozesuaren oinarri guztiak, baina, bitartean, durangarrak parte hartzera gonbidatzen ditu: "Udalean gauzak beste era batera egingo genituela esan genuen, eta Aurrekontu Partehartzaileak horren adibide dira, izan ere, iazko esperientziaren ostean, aurtengoa bigarren aldia izango da Durangon horrelako prozesu bat martxan jartzen dela. Modu horretara, hurrengo urterako Aurrekontuetako zati bat durangarrek proposatu eta erabakiko dute", adierazi dute gobernu taldetik.</p>